UdalBerrik 4 proposamen defendatuko ditu ekaineko osoko bilkuran

Lau proposamen aurkeztu ditu Podemosek, Ezker Anitzak eta Equok osotutako koalizioak. Lehenengoaren bidez Bilbon energia berriztagarriak sustatzea nahi du udal-taldeak energiarekiko daukagun mendetasuna murrizteko asmoarekin. Murrizketa hau egingo litzateke energia elektriko eta/edo termiko berriztagarrien sistemak ezarriz udal eraikinetan eta elektrizitate-horniduraren kontratazio-pleguetan, hornitzen den elektrizitatearen % 100ek jatorri berriztagarria duela egiaztatzeko betekizuna eskatuz.

Halaber, udal-taldeak proposatzen du batzorde bat sortzea, energia berriztagarriak sustatzeko udal-eskumenetatik ezar daitezkeen politika fiskaleko balizko neurriak eta finantza-laguntzak azter ditzan sei hilabeteko epean.

“Udalak, herritarrekiko hurbilen dauden erakundeak direnez gero, mota horretako praktiketan oinarrizko erreferentzia bihurtu behar dira”.

Energiaren sektoreak ingurumen-inpaktu handienetarikoa badu ere, gure elikadura sistemak ere eragin handia dauka berotegi efektuan.

Animalia jatorria duten elikagaien ekoizpenak begetalen ekoizpenaren ingurumen-inpaktua baino hamar bidez handiagoa da. Hori da azterlan zientifikoek esaten dutena, adibidez Science aldizkari ospetsuan duela gutxi argitaratu den artikuluan ondorioztatzen da, animalia-jatorriko produktuek elikaduraren produkziora bideratzen den lurraren % 83 behar dutela eta negutegi-efektuko gas-emisioen ia % 60aren erantzule direla. Era berean, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen gomendioei jarraikiz, proposamenak adierazten du garrantzitsua dela jatorri begetal duten elikagaiak sustatzea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko modu gisa.

“Horregatik, datu hauekin, Aburtoren Gobernuari, eskatzen dioguna zera da: udalak bere arlo eta udal-erakunde guztietatik zuzenean kontratatzen dituen catering guztietan aukera begetarianoa eta beganoa barnean hartzea. Horrez gain, vending-makinetan produktu osasungarriak eta bidezko merkataritzakoak eskaintzea nahi dugu”.

Proposamen horretan, Bilboko urari balioa eman nahi diote ere eta zentzu honetan, Udalari eskatzen diete antolatutako ekitaldi guztietan iturriko ura zerbitzatzea kristalezko pitxar eta edalontzitan, aztarna ekologiko txikiagoa lortzeko.

Bestalde, Bilboko udalaren gizarte-zerbitzuen diagnostikoaren beharra defendatuko du UdalBerrik bere hirugarren proposamenaren bidez.

“Gizarte-zerbitzuen egoeraren ebaluazio bat egitea nahi dugu, bertan profesionalek, udalerriko gizarte-erakundeek eta zerbitzuen erabiltzaileek parte hartuz. Diagnostiko horri, zerbitzua jasotzeko orduan erabiltzaileek dituzten arazoak zehazten duten txosten zehatz bat gaineratzea eskatzen dugu”.

Udal-taldetik, 2019ko gizarte-larrialdietarako laguntzak banatzeko erregistro zehatz bat garatzea beharrezkoa ikusten dute ere. “Horrela, eskaera egiten duten pertsona guztiak, eskaeraren arrazoia, eskaerari uko egiten zaion ala ez, eta izapidetzea bidezkoa ez denean dauden arrazoiak jakingo genituzke. Datuak aztertzea, laguntza hauen kudeaketa hobetu ahal izateko lehen pausua bait da”.

Azkenik, etxez etxeko laguntza zerbitzuen langileen lan-baldintzak hobetzeko asmoarekin, pleguetan langileen subrogazioa jaso dadila eskatuko du udal-talde honek, hala nola sektoreko hitzarmen kolektiboan finkatu diren lan baldintzek eragindako kostuak estaltzeko behar adineko prezio ordua ezartzea.

Hain garrantzitsua den zerbitzu hau, beste zerbitzuen antzera, enplegua sortzeko aukera da ere. Horretan frogatzen da sektore publikoak ekonomiaren motorra izan behar duela, eta besteak beste, haren beharra duten pertsonei kalitateko zaintza emanez.