Elkarrekin Podemosek Legebiltzarreko gaurko osoko bilkuran salatu du ETBko lan-auziak aurrerantzean Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko direla, ETBko zuzendaritzak hartutako bidearen ondorioz, eta, horrenbestez, euskal sindikatu nagusiek ezin izango dituzte ETBko langileak babestu. “
ETBn lan-gatazkak izaten ari diren gorakadaren aurrean, konponbideak bilatzetik urrun, zuzendaritzak ez du egoera bideratu nahi plantillaren bidezko eskaerak gauzatzeko elkarrizketaprozesu bati ekiteko, eta plantillak bere ordezkaritza sindikalaren bitarteko babesik ez izatearen alde egin du”, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Eukene Aranak salatu duenez.
Elkarrekin Podemosek azpimarratu du EITBren aktibo nagusia pertsonak direla, egunetik egunera erakunde publikoa gure herrialdean komunikazio-erreferentzia bat izan dadin lan egiten duten pertsonak. “Iturbe andreak bidean jarri nahi duen beste harri bat gehiago da hau, andre hori EITBn eramaten ari den lan-harreman eta harreman sindikalen kudeaketa penagarrian.
Horregatik, Elkarrekin Podemosek proposatzen du, EH Bilduren zuzenketan oinarrituta eta PPrekin batera, konpromisoa har dadila EITBko langileak eraginpean hartzen dituzten auzi kolektiboak gure auzitegietan azter daitezen, langileek beren legezko eskubideak egikaritu ditzaten beren ordezkaritza sindikalen bidez.