Irabazi Barakaldok eskatu du “hitzetatik ekintzetara” pasatzea eta Munoako Lursailaren desjabetze-prozesuaren errudunak zigortzea. Atzo, EAJk aditzera eman zuen barrunbe horretako 50.000€-ko bi eskultura erosiko zituela. Horrek agerian utzi du aurreko alkateak, Alfonso Garcia sozialistak, zinatutako kontratua “zuzenbide osoz deusezkoa zela”, Ogasuneko zinegotziak berak aitortu bezala.
Gogorarazi du Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak, desjabetze-prozesuaren truke 20 milioi euro baino gehiago ordaindu duela Barakaldoko Udalak; “erakundearen urte osoko aurrekontuaren ia bostena, azpimarratu du Eder Alvarezek, Irabaziko bozeramaileak. Asteartean gobernu-taldeak egindako prentsaurrekoan Danel Solak, Ogasuneko zinegotziak, aitortu zuen aurreko alkateak zinatutako desjabetze-akordioa “irregulartasun nabaria” dela, inolako dekreturik gabeko, Osoko Bilkuratik eta Gobernu-Batzarratik pasatu barik”.
Alvarezen esanetan, Solak esandakoa egia bada, oso larria da: “Alfonso Garciaren gehiegikeriazko jarduerak Barakaldorentzat ondorio latzak izan dituela baieztatuko luke”.
Berehalako neurriak hartzea eta errudunak zigortzea eskatu du Irabaziko bozeramaileak, gertatutakoa ahaztuta ez gelditzeko. “EAJk zin egin zuen leiho eta ateak zabalduko zituela. Horrelako kasuek, aldiz, gardentasun eza begi bistan utzi dute”. Irabaziko bozeramaileak gogorarazi du 2015eko azaroan Eretzako Batzordeak informe juridikoa burutzea eskatu zuela, Gonzalez Suances sozialistaren eta sustatzaile baten arteko norabide bakarreko akordioen inguruan; EAJk aurtengo apirilera arte ez du hori gauzatu, “sustatzaileak zinatutako kontratuaren ondorioak erreklamatu dituenean”. “Era garden eta publikoan errudunak zigortzen ez baditu, PSEk iraganean egindako bidegabekerien konplize bihurtuko da EAJ”.