Bilboko udalaren gizarte-zerbitzuen diagnostikoaren beharra defendatu du UdalBerrik

Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeak osatutako koalizioak ekaineko osoko bilkuran udalaren gizarte-zerbitzuen ebaluazioari buruzko proposamena aurkeztuko du, eztabaidatu eta onartzeko.

Proposamen honen bidez, UdalBerrik gizarte-zerbitzuen egoeraren ebaluazio bat egitea nahi du, bertan profesionalek, udalerriko gizarte-erakundeek eta zerbitzuen erabiltzaileek parte hartuz. Diagnostiko horri, zerbitzua jasotzeko orduan erabiltzaileek dituzten arazoak zehazten duten txosten zehatz bat gaineratzea eskatzen du proposamenak.

Bestalde, udal-taldetik, 2019ko gizarte-larrialdietarako laguntzak banatzeko erregistro zehatz bat garatzea beharrezkoa ikusten dute. “Horrela, eskaera egiten duten pertsona guztiak, eskaeraren arrazoia, eskaerari uko egiten zaion ala ez, eta izapidetzea bidezkoa ez denean dauden arrazoiak jakingo genituzke. Datuak aztertzea, laguntza hauen kudeaketa hobetu ahal izateko lehen pausua da”, adierazi du Amaia Arenal zinegotziak.