Irabazi Barakaldok “hirigintza-pelotazo” proiektu berria desestali du Burtzeñan

Irabazi Barakaldok aditzera eman du gaur: Burtzeñan “hirigintza pelotazo” saiakera berria abian da. Koalizioak badaki enpresa eraikitzailea proiektua aurkezten hasi dela auzoko hainbat elkarteei, baita lehenengo eraispenak urte bukaeran egingo direla baieztatu ere.

Proiektua ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren azterketa prozesuan dago eta koalizioak, lehendabiziko estudioa egin ondoren, egiaztatu du “hirigintza-pelotazoaren aztarnak” egon badaudela.  Adierazi du Maider Urbanetak, Irabazi Barakaldoko zinegotziak, ‘04 esparruko’ aldaketak jardute-eremua murriztu duela, baina eraikigarritasuna %40 handitu”. Gainera, “proiektutik at utzi dute mendi-hegalaren goiko partea, gehiengoa duen jabearen balizko gastuak gutxituta”, esan du. Dokumentuaren arabera, “Iniziatiba egin da -Barakaldoko Udalarekin adostuta- ‘04. Kalero’ lurzoruaren gehiengoak eskatuta”. Urbanetaren ustez, lehenengo galdera da “ea Udalak jabetzarekin adostu eta proposamen hori bere egin duen eta tramitazioa udalekoa balitz onartu; batez ere, interes publikoa ziurtatuta ez dagoenean, pribatua bai, ordea”.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren bozeramaileak, proiektuaren xehetasun gehiago eman ditu. Eder Alvarezek esan du, nahiz eta eraikigarritasuna handitu, promozio publikoko etxebizitzak %35en mantenduko dira, legez %40 den arren, oro har. Komunitate-zuzkidurari bideratutako metroak berdin jarraituko dute, baina erabilpen tertziarioari zuzendutakoak handituko dira. Ingurumen-ebaluazioari dagokionez, Alvarezek dioenez, “kutsatutako lurzoruak dira, goi-tentsioko lineak daude, uholdeak maiz gertatu dira, tren-linea dago… denetarik daukagu eremu horretan”. Azpimarratu du Alvarezek, eremuak dokumentuan “babes akustiko berezia” kalifikazioa hartu behar duela, ez baitu onartutako gehiengo akustikoak betetzen. “Hiru bloke eraiki nahi dituzte 8 altuerakoak, gutxienez, A-8ko eta N-634ko errepideen artean, tren batek zeharkatuta. Normala da araudia ez betetzea”, gaineratu du.

Hala ere, “larriena” da bozeramailearen ustez, egiteko era. “Bizilagunek jakinarazi digute, esan baitiete euren etxeak botako dituztela eta, bilaketari ekin diogu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren web gunean eskegitako ingurugiro-azterketa topatu dugu, 2017an egindakoa”. Albistea ezagututa, koalizioak jakin du enpresa eraikitzailea bildu dela tokiko hainbat elkarteekin, proiektua azaltzeko, baita lehen eraispenen data emateko ere”. “Harrigarria da enpresakoek baieztatzea udalbatzako lehenengo tramitea hemendik gutxira izango dela edo ziurtzat ematea lehenengo eraisketak urte bukaeran egingo direla”, esan du Alvarezek. “Gobernu taldeak asko du argitzeko”, azpimarratu du.

Auzokideak lehenetsi

Alvarezek gogorarazi du azkeneko urteetan Irabazik zuzenketak aurkeztu dizkiola udal-kontuei, etorkizuneko Burtzeña diseinatzeko aurrekontu parte-hartzaileen proiektua abian jartzeko eta guztiak atzera bota dituela EAJk. Bozeramaileak gobernu taldeari eskatu dio prozesu-parte hartzailea dinamizatzea auzokideek erabakitzeko inguruko etorkizuna; “auzoak bereziki behar ditu laguntzak eta hiri-berroneratzea, baina ez dugu onartuko enpresa eraikitzaileek horren diseinua erabakitzea. Badakigu Megaparken edota Sefanitron zer gertatu zen, interes ekonomikoa interes publikoaren gainetik jartzearen emaitza da”.

Azkenik, Alvarezek HAPOren berrazterketa osoa eskatu du, era garden eta koletiboan; “Barakaldoko hirigintza-garapena zatika egiten ari dira (Sefanitro, Kalero, Bide Onera, Castilla-Munibe, Desertu…) eta ia enpresa eraikitzaileen esanetara. Plana berriz aztertzea eskatu dugu”. Udal taldeak Hiri-Plangintzaren Aholku Kontseiluaren kideen izenak eskatu ditu, beraz, epe laburrean deituko du.