Irabazi Barakaldok Mugikortasun Plan parte-hartzailea bultzatzera “premiatu” ditu talde guztiak

Irabazik gainontzeko talde politikoei eskatu die “konpromezu irmoa” Barakaldoko Hiri Mugikortasun Plan Jasangarria bultzatzeko. Gaur egun, PSEk aurreko legegintzaldian kontratatutako prozesua gabezia teknikoak direla-eta blokeatuta dago. Honetan, aldiz, KBusaren handitzea eta TAOren doakotasuna  mugikortasunaren plana kontuan hartu barik egin da, Barakadarren higikortasun orokorra gogoan izan gabe.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako ezkerreko koalizioak “milagarren aldiz” Barakaldorentzako Hiri Mugikortasun Plan Jasangarria beharrezkoa dela esan du, legegintzaldiaren hasieratik aldarrikatu baitu. Maider Urbaneta zinegotziak adierazi du “EAJk 2015 eta 2016an esan zuela idazketa prozesuan zegoela; 2017an, aldiz, eskatutako beharrak betetzen ez zituela”. Hala ere, gobernu taldeak higigarritasunaren inguruko erabakiak hartu ditu horiek aurreikusteko inolako plangintza integralik gabe; hala nola, KBusaren handitzea eta egoiliarrentzako TAOren doakotasuna. “EAJk PSEren akatsak errepikatu ditu: osoko planifikaziorik gabeko neurri bakanak hartzea”, esan du Urbanetak.

Zinegotziak gogorarazi du blokeatutako proiektuaren diagnosiak dagoeneko adierazi zuela hainbat auzoetako aparkalekuen defizita, Burtzeñako, Errekatxoko eta Kareagako isolamendua eta autobusen lineen bikoizketa. “Legegintzaldia ia galdutzat eman dugu gai horiei dagokionez, konpromezu irmoak hartzeko garaia da Barakaldoko etorkizunari begira”, dio Urbanetak.

Irisgarritasuna

Azkenik, koalizioko zinegotziak adierazi du irisgarritasun kontuak etorkizuneko HMPJ-n sartzea beharrezkoa dela; “EAJk eta PSEk arrapala mekanikoak agindu bitartean, oinarrizko mugikortasun gaiak konpondu gabe daude. Aniztasun funtzionala lantzen duten elkarteak ere bai planaren eraketan parte hartzea beharrezkoa dela, azpimarratu du zinegotziak.