Hilabete eta erdiko negoziazioen eta talde-lanaren ondoren, Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak koalizioak aurkeztutako zuzenketa guztietatik hogeita hamar ekarpen baino gehiago onartu ditu Udal Gobernuak. UdalBerriren iritziz nabarmen hobetu da testuaren lehen zirriborroa, besteren artean honako hauek lortu ondoren:
-familia motetan aniztasunaren ikuspegia txertatzea, hartu behar diren zaintzen rolari arreta berezia eskainiz gainera.
–genero-indarkeria terminoaren ordez indarkeria matxista jartzea.
-gizarte-politiken zeharkakotasunaren garrantzia txertatzea Udaleko arlo guztietan.
-gizarte-zerbitzuen plantilla zabaltzea, agintaldi hau amaitu baino lehen sektore honetako langileentzako Lan Eskaintza Publiko bat egitea biltzen duen neurria izanik.
Hala eta guztiz ere, hobekuntza horiek lortu diren arren, UdalBerri- Bilbao en Común taldeak ez du Bilboko Udaleko Politika Sozialen aldeko Ituna sinatuko, PNV – PSEren Gobernuak ez duelako inolako aurrekontu-konpromisorik hartu. Koalizioko zinegotzi Amaia Arenalek zera adierazi du, “gauzatu beharreko neurri zehatzei buruzko inolako edukirik ez duen dokumentu bat da. Asmo-aldarrikapen soil bat besterik ez da. Ez dute planteatzen diren neurrien garapenerako baliabide ekonomikorik eta eperik zehazten”.
Arenalen arabera, Udal honek gizarte-politiken eredua aldatzeko borondaterik ez duelako gertatzen da hori. “Egungo Udal Gobernuak ez du benetako partaidetza-prozesu baten bidez gogoeta konpartitu bat egin nahi, erabiltzaileak ikerketa-gai izateari utzi eta diagnostikoaren subjektu aktibo izan daitezen”.
PNV eta PSEk defendatzen duten eredua UdalBerrik proposatutakotik urrun dago, hiri inklusibo bat, partizipatiboa eta integratzailea, aurrekontu-partida zabal bat konprometituta, pertsona eta haren premiak jarriko dituena erdigunean. “Ez dugu ezinezkorik eskatzen. Beste hiri batzuetan ari dira egiten. Bartzelona, Barcelona en Comúk gobernatua, inbertsio soziala gehien handitu duen hiria da Estatu osoan, eta Zaragoza, Zaragoza en Comúnek gobernatua, biztanleko inbertsio sozial handiena duten probintzia-hiriburuetako bigarrena da”.