Elkarrekin Podemosek baztertu egiten du gaurko kontrol-bilkuran ikusi den Eusko Jaurlaritzaren jarrera prepotentea. Izan ere Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Artolazabalek zera adierazi baitu: “Legebiltzarrari kortesiagatik bakarrik egiten diot jaramon”.
“Jarrera hori ezin da onartu eta ez da euskal herritarrentzat hain garrantzitsuak diren gaietan adostasunak lortzeko modua, bereziki DBEren erreformari eta diru-sarreren bermerako eskubideari dagokienez”, kritikatu du legebiltzarkide Guanchek. Elkarrekin Podemosek salatu egin du halaber gobernuko PNV eta PSEk DBEren aldaketarako aurkeztu duten Lege Proposamena, prozedura arintzeko aitzakiarekin.
“Lege Proposamen gisa izapidetzerakoan gardentasun eta kontrol prozedurak baztertzen dituzte, hau da, memoria orokor bat egitea, txosten ekonomiko bat, Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena eta genero-inpaktuarena edo ingurumenekoa”, kritikatu du legebiltzarkide Guanchek.
Elkarrekin Podemosek gogorarazi dio halaber gobernuari ez dela egutegia betetzen ari, ez DBEren erreforma honetan ez eta Lanbideren erreforman ere, “badirudi ez zutela aurkezpen-datak betetzeko presarik baina orain bai beren proposamenak onartzeko”, azpimarratu du Guanchek. Azkenik Guanchek adierazi du datorren astean Elkarrekin Podemosek gobernuko alderdiek aurkeztutako dokumentua aztertuko duela, baina “argi eta garbi baztertzen dutela Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren prestazioa bereiztea edo helbide bakoitzeko bat bakarrik kobratu ahal izatea.