Elkarrekin Podemosek adierazi du 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek, PPk eta EAJk onartutako 2017koek bezalaxe, defizit publikoa murrizteko defizit soziala gehitzen dutela. Ez dute helburu gisa desparekotasunak murriztea, pobrezia desagerraraztea edo gizarte-bazterkeria ezabatzea. Elkarrekin Podemosek azpimarratu duenez 2018rako aurkeztutako aurrekontuak eskubide sozialei eta jendearen bizi-baldintzei hainbeste kalte egiten ari zaien austeritate-politiken jarraipena besterik ez dira. “Jolas politiko gutxiago behar dira eta etika gehiago. Etika Rajoyren gobernu ustela ez eusteko. Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko inbertsiorik egiten ez duenarekin itunik ez egiteko. Gure pentsiodunen duintasuna zapaltzen duenarekin itunik ez egiteko. Gure autonomia eta euskal funtzionarioen eskubideak mehatxatzen dituztenekin itunik ez egiteko”, adierazi dio Lander Martínezek Urkulluri. Horregatik guztiagatik, Elkarrekin Podemosek pozik hartu du Eusko Legebiltzarrak Estatuko Aurrekontu Orokorrak baztertzeko bere ekimena onartu izana, EAJren aurkako botoarekin. KPIaren araberako pentsioen eguneratzea bermatzen ez duten aurrekontu batzuk dira. Horrekin lotuta, Martínezek zera adierazi dio Urkulluri: “Suarekin egiten ari zareten jolasek denok erretzen gaituzte.”