Elkarrekin Podemosek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Bilboko metroaren 4. linearen proiektua 2018an eskaintzea

Elkarrekin Podemosek garraio publikoa eta Bilboko auzo guztietako eskuragarritasuna bermatu behar dela adierazi du. Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko Legebiltzarkidearen esanetan, “azpiegitura hau garatu ez den auzoetako bizilakunek ezin dute atzerapen eta beteko ez duten agintza gehiago onartu”.

Elkarrekin Podemosek adierazi du Moyua-Rekalde tartea dela “hegoaldeko auzoen irisgarritasun arazoei erantzuten dien konponbide bakarra, aukera berdinak merezi baitituzte”. Elkarrekin Podemosek azpimarratu du beharrezkoa dela 2018an Moyua-Errekalde tartearen proiektua eraikitzea, Urkulluren gobernuak berak erabakita behin eta berriz atzeratutakoa.