Elkarrekin Podemosek salatu egiten du PNV, PP eta PSEk Kirolalde indargabetu izana

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Edurne Garcíak salatu egin du PNV, PP eta PSEren ituna Kirolalderen geldotasunaren aurrean. Horrekin lotuta, zalantzan jarri du gaurko Bilkuran Kultura, Hizkuntza Politika eta Kirol sailaren kudeaketa kiroleko indarkeriari dagokionez, Euskadiko futbol profesionalaren inguruan gertatu diren azken gertakariak aztertu ondoren.

Koalizioak salatu egin du PNV, PP eta PSE Elkarrekin Podemoseko mozioaren aurka elkartu izana. Mozioak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indarkeria ezabatzeko lan egin dezala, indarkeriaren prebentzioa azpimarratuz. Horretarako, federazioen eta kirol taldeen partaidetza eraginkorra beharko da.

“Kirolalde, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen osaera premiaz berritu behar dela pentsatzen dugu, eta haren jarduera bultzatu behar dela, Zupiria Sailburuak orain arte gai horretan izan duen kudeaketa txarra ikusirik”. “Elkarrekin Podemosen egoera hau jasanezina iruditzen zaigu. Beharrezkoa da kirol klub, federazio eta elkarte guztien inplikazioa gogoeta sakon bati ekiteko, eta hala neurri eraginkorrak hartu eta gizartearen aurrean ereduzkoak izan daitezkeen ekimenak abiarazteko; kirolguneetatik indakeriazko adierazpen, jarrera eta jokabideak desagerraraztearren” gaineratu du Garcíak.

Horretarako gogortu egin behar dira neurriak eta kiroleko indarkeriaren arazoari heldu behar zaio kontzientziaziotik eta sentsibilizaziotik, eraginpeko alderdi guztiak inplikatuz eta koordinatuz.