UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak oporraldi guztietan eskola-jantokiak zabaltzea eskatzen du

Ahal Dugu, Ezker Anitza–IU eta Equo Berdeak taldeek osatutako koalizioak eskola-jantokiak urte osoko oporraldietan hiri-udalekuen esparruan zabaltzearen beharra defendatuko du martxoko osoko bilkuran.

Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, adierazi duenez hiri-udalekuak zabaltzea eta ondorioz eskola-jantokien irekiera urteko oporraldi guztietara zabaltzea, funtsezko neurria da arrisku-egoeran dauden adingabeko askoren gizarteratzea bermatzeko, ikuspegi horizontal batetik abiatuta eta estigmatizazioa uneoro saihestuta.

2017ko aurrekontuen negoziazioaren esparruan, UdalBerri-Bilbao en Común taldeak udaleku-programa horretarako sarbidea zabaltzea lortu zuen, 2 eta 6 urte bitarteko haurren partaidetza bermatuz. Orain, koalizioak eskatzen duena zera da, diru-baliabide eta giza baliabide gehiago ematea programa horiei, indartzeko eta urte osoko oporraldietara zabaltzeko.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko babesa

EH Bildu eta GGB-rekin batera, UdalBerri- Bilbao en Común taldeak Bilboko ikastetxe publikoek azpegiturei dagokionez dituzten beharren inguruko diagnostikoa egitea eta Eusko Jaurlaritzari helaraztea obren egutegi bat ezartzeko. Horrez gain proposamenean eskatzen dute udal mailako matrikulazio bakarreko bulegoa, inklusioaren aldeko apustua hiriko eskola mapan ematen diren kontzentrazio artifizialak ekiditzeko, inplikatuta dauden eragileekin elkarrizketa bideak zabaltzea eta Bilboko ikastetxe publikoen eraikuntza edota handitzea babestea.

“Hezkuntza komunitateak erakundeen aldetik konpromiso handiagoa eskatzen duen une honetan, Bilboko Udalak euskal eskola publikoaren alde egin behar du, adierazpenetatik ekintzetara pasatuz. Horretarako beharrezkoa da inbertsioak handitzea, kontratu iraunkorrak sustatzea,  instalazioen mantentze – lanak hobetzea eta baliabide sozioedukatiboak bermatzen dituzten programak martxan jartzea”, adierazi du Arenalek.