Elkarrekin Podemosek Maite Iturberen txostena “adarjotzea” dela dio

Elkarrekin Podemos taldeak gogor kritikatu du EITBko zuzendari Maite Iturbe, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egin den EITBren kontrolerako Batzordean. EITBren azken plan estrategikoa oso berandu aurkezten dela adierazi ondoren, 2016an amaitu baitzen, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Eukene Aranak erakunde publikoko zuzendariak aurkeztuako txostenaren zorroztasunik eta seriotasun eza azpimarratu du: “txosten horretan zeuok baloratzen duzue zeuon burua eta nota bikaina jarri diozue zuen lanari”. Elkarrekin Podemoseko ordezkariak adierazi duenez, txostenak “ez dauzka kontrastatzeko moduko ebaluazio-adierazlerik, informazio-iturriak edo txostenak aipatzen ditu baina horiek erakutsi gabe eta, are okerragoa dena, alde bakarreko txostena da, zuzendaritzak bere burua ebaluatzen du.

Metodologia hori oso urrun dago Europan erabiltzen diren estandarretatik, non komunikabide publiko europar gehienak ebaluatzen dituztenak kanpoko agentzia independenteak diren”. Legebiltzarkidearentzat ebaluazioak berak argi uzten ditu kudeaketa txarraren ebidentziak, adibidez laneko prozesuen gaian. Ondorioz diru publikoko ehunka mila euroko kostua ordaintzen ari gara kalte-ordainetan, minutetan eta isunetan, “eta zuek akats berak egiten jarraitzen duzue eta lege-iruzurreko kontratazioak eginez”.

Gainera, Aranak gehitu duenez “zuen zuzendaritza ez da gai izan eta orain ere ez da gai langileekin akordio batera iristeko beren ordezkari sindikalen bitartez, gogorik ez duzuelako, besterik gabe. Kudeaketan arrakasta lortu duzula iruditzen zaizu EITBren buru izanik hainbeste lan-gatazka edukita?”.

Elkarrekin Podemosentzat zorroztasun eza nabaria da halaber ebaluazioaren metodologiari dagokionez. Hainbat baieztapen egiten dira oinarri enpririkorik gabe, hala nola “txostenean harrokeriaz eta autokonplazentziaz esatea helburuak bete direla, nahiz eta datuek erakusten duten 2016an eta 2017an historiako audientzia-daturik txarrenak izan direla”.

Koalizio progresistaren ordezkariarentzat emaitza horiek estu daude lotuta, hain zuzen ere, zuzendaritzaren proiekturik ezarekin, “EITBk, eta bereziki ETBk, premia larriz norabide-aldaketa bat behar duela adierazten duten datuak eta seinaleak interpretatzeko gai ez den zuzendaritza bat da zuen zuzendaritza, izan ere iritsi da kate generalista pribatuei imitatzen uzteko garaia”.