Gaztekluba bazterketa soziala ekiditeko tresna egokia ez izatearen arriskua ikusten dugu. Gaztegune ereduaren alde azaldu gara EH Bildu eta GGB-rekin egin dugun prentsaurrekoan. @amaia_av: "Ez gaude Gaztekluba proiektuaren aurka ekintza osagarria bada".
Posted by UdalBerri – Bilbao en Común on Montag, 12. Februar 2018
EH Bildu, UdalBerri Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeek Gaztekluba programak izan ditzakee gabeziak mahaigaineratu dituzte eta Gaztegune ereduaren alde egiten dutela azpimarratu dute.
Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotziaren iritziz, “Gazteguneen ereduari eutsi behar zaio. Eutsi eta indartu, erakundeek haien lana baldintza onetan egin ahal izateko. Gaztekluba bezalako ekimenak begi onez ikusi arren, horrek ezin du Gaztegunea ordezkatu”.
Amaia Arenal UdalBerri Bilbao en Comuneko zinegotziak elkarteek zein egoera zailetan lan egin behar izan duten gogoratu du. Horretaz gain, egindako lan horren garrantzia azpimarratu du. “Zerbitzua erabiltzen duten gazte asko bazterketa arriskuan daude. Eta gauza jakina da inklusioa beharrezko elementu bat dela hiriaren segurtasunean”.
Hori dela eta, programetan eman daitezkeen aldaketen aurrean, Conchi Garcia Goazen Bilbaoko zinegotziak hiru taldeen kezka aipatu du. “Espero dugu gobernuak aurkeztutako programa berriak eraginik ez izatea gaur egungo ereduan”.