Elkarrekin Podemosi atsekabea eragin dio EiTBk “Legebiltzarrean kontuak emateko duen betebeharra bete nahi ez izatea” ikusteak

Gaurko egunez, astelehenarekin, EiTBko Kontrol Batzordea bildu da ETBko zuzendari Eduardo Barinagaren eta euskal irrati-telebista publikoko zuzendari nagusi Maite Iturberen agerraldiak biltzen zituen gai-zerrendarekin. Elkarrekin Podemosek eskatutako agerraldiak izan dira, parrillako programak ekoizpen-etxeei esleitzeko irizpideak azaltzeko, lehenik, eta Iturberen presentzia, aldiz, Lan Ikuskaritzak irekitako ikuskapen-prozedurei buruz eta langileen kontratazioan EITBk egindako lege-iruzurrei dagokienez judizializatutako prozedurei buruz informazioa emateko. Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Lander Martinezek interpelatu du Barinaga, eta ekoizpen-enpresei telebista-programak esleitzearen inguruan “egungo opakotasuna” dela-eta bere taldeak duen kezka helarazi dio. Ildo horretan, Martínezek interesa agertu du “proposamen baten edo beste baten alde egiteko orduan erabiltzen diren irizpideen” inguruan. Taldeko bozeramaileak jakin izan nahi du, halaber, “nori dagokion azken erabakia, ekoizpen-etxeei egiten zaizkien enkarguak diru publikoarekin ordaintzen baitira”. Barinagaren mintzaldiaren ondoren, bere atsekabea agertu du Martínezek egiaztatu duenean ETBko zuzendariak lehendik Martínezek berak helarazi zizkion galderei erantzutea saihesten zuela. Bestalde, Eukene Arana legebiltzarkideak bere atsekabea agertu du zuzendari nagusiak “beste behin ere baloiak kanpora bota izanagatik”, kudeatzaile deitutakoekin itundutako baldintza ekonomikoen inguruan edo “urteak direla EiTBk burutzen duen iruzurrezko kontratazio-politikaren” inguruan galderak egiten dizkiotenean. Horri dagokionez, EiTBk bere gain hartu behar izan dituen kalte-ordainengatiko, Gizarte Segurantzari egin beharreko itzulketengatiko, abokatuen minutagatiko eta abarrengatiko milioi askoko ordainketak aipatu ditu Aranak, eta kritika egin dio Iturberi zuzendaritzak “akats beretan erortzen jarraitzen duelako langile mugagabe ez-finkoen figura biltzen duten kontratuak atxikiz”. Bere mintzaldian, zuzendari nagusiak berak esandako hitzak gogorarazi ditu legebiltzar-taldeko ordezkariak, 2015ean irratietako Enplegu Erregulazioko Espedienteak eragindako “mina eta sufrimendua” justifikatu baitzuen, txosten ekonomiko bati jarraikiz: “zertarako balio izan zuen Enplegu Erregulazioko Espediente hark gaur egun Eusko Irratiari lotutako soldata kopuru bera atxikitzenbada, baita emisoretara bideratutako aurrekontua ere? non daude arrazoi ekonomiko haiek?”. “Harridura” agertuz amaitu du Aranak bere mintzaldia, EiTBko arduradun nagusiek “Kontrol Batzordean kontuak emateko duten betebeharra ez betetzeak” eragindako harridura, hain zuen ere, “gizarte guztiarenak diren bitarteko publiko batzuen kudeaketa penagarriaren” beste adibide bat hori ere, Aranaren hitzetan.