EH Bilduk eta Irabazi Barakaldok planto egingo diete ‘eskubide sozialak alde batera’ uzten dituzten aurrekontuei

Gaur Arratsaldean egingo den osoko bilkuraren aurrean, ezkerreko koalizioek 2018ko Aurrekontua eztabaidatuko den puntuan ez dute parte hartuko. EAJ eta PSEren artean adostutako aurrekontuak izan dira, gainontzeko taldeen proposamenak alde batera utzita. Irabazirentzat eta EH Bildurentzat aurtengoarekin, lapikoak gainezka egin du.

Gaur arratsaldeko ez ohiko Osoko Bilkuran ziurrenik legegintzaldi honetan eztabaidatuko diren azkenengo aurrekontuak izango dira, eta aurreko biak bezala onartuko dira, EAJ eta PSEren akordioaren ondorioz, gainontzeko taldeen proposamenak alde batera utzita.

Jeltzaleen eta sozialisten akordioaz gain, bi koalizioen ustetan aurrekontu hauek ‘eskubide sozialak alde batera’ uzten dituzte. Zentzu honetan, nahiz eta Aurrekontuak 6 milioi eurotako igoera eduki, laguntza sozialetarako aurrekontua izoztuta mantentzen dute euskara ikasteko laguntzak ez dituzte handitzen eta Emakume, Hezkuntza eta Kultura arloetako inbertsioak murrizten dira, aipatu dute biek.

Barakaldoko herritarrek pairatzen duten prekarizazio egoeraren aurrean, ezkerreko koalizioek salatu dute, EAJk eta PSEk nahiago izan dutela euren interes partidistak aurretik jarri, helburu argi batekin: beraien ‘txokoa blindatu’. Egindako salaketa, aurreikusitako 75 diru laguntza baino gehiagoren inguruan gertatutakoarekin eusten dute: ‘2015.urteko fiskalizazio txostenean Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Barakaldo aipatzen zuen’. Egoera hau zuzendu ordez, inoiz ikusi gabeko mailaraino handituz’.

Irabazik eta EH Bilduk beste puntu bat aipatu dute, inbertsioak, bertan arrazoitu gabeko partidak agertzen baitira. Udal Ikuskatzaileak txosten bat egin du honakoa aipatuz: ‘Zertarako erabiliko diren partida hauek ez da aipatzen’; Barakaldoko Udalean tematzen dira kudeaketa ez gardenean, adierazi dute bi taldeek.

Plan Ekonomiko Finantzieroa

Aurrekontuarekin batera arratsaldean Plan Ekonomiko Finantzieroa eztabaidatuko da. Bai ala bai onartu behar da plan hau, 3.310.000€-ko zorpetzearekin. “Aurrekontu hauek eraikuntzarako dirua bideratzen dute, hauteskunde interesen aldeko eraikuntzarako. Legegintzaldia hasi zenetik, eskubide sozialei lotutako arloetako aurrekontuak izoztuta mantentzen diren bitartean. Egoera honekin pasa beharreko marra gorri guztiak pasa dituzte EAJk eta PSEk’.