Irabazi Barakaldok Udalbatzara eramango ditu San Bizente eta Arteagabeitiako lapurretak, Sefanitroko etorkizuna eta eraso matxistak ekiditeko proposamen bat

Irabazi Barakaldok lau galdera sorta eraman ditu 2018. urteko lehenengo Udalbatzara. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak e Independenteez osatutako koalizioak EAJri eskatu dio Sefanitroko etorkizunari buruzko azalpenak emateko. Izan ere, koalizioak dagoeneko adierazi zuenez, gobernu taldeak berak hasierako parte-hartze batzarra antolatu zuen duela bi aste.

Horrez gain, Durangon martxan dagoen “Agrestop-Erastop” eraso matxistak saihesteko mugikorrentzako aplikazioa Barakaldon ere abian jartzeko asmoa dagoen galdetu du Irabazik.

Kartera Dekretuaren ondorioz, bitarteko funtzionarioen izendapenei buruzko galderak eta San Bizente eta Arteagabeitia-Zuazoko auzoetan egondako lapurreten inguruko itaunak egingo dizkio Irabazik EAJri datorren ostegunean.

MOZIOAK

Ezkerreko koalizioak Ahed Tamimi 16 urteko aktibista palestinaren aldeko mozioa defendatuko du. Horren helburua da Espainiako Gobernuak Israelgo agintariei eskatzea atxilotutako adingabe horren eta adin txikiko beste preso palestinarrak askatzea.

Azkenik, ezkerreko koalizioak EAJ eta EH Bildurekin mozio bateratua aurkeztu du; espetxe politikaren kontra eta Barakaldoko presoen askatasuna eskatzeko.