UdalBerri – Bilbao en Común udal – taldeak 3 proposamen propio eta baterako beste bi aurkeztuko ditu urtarrileko osoko bilkuran

Lehenengo eta behin, udal-aterpetxeen eta jantoki sozialen zerbitzuak hobetzen dituzten neurri estrukturalak eskatuko ditu UdalBerrik. “Jakin ditugun azkeneko datuak asko kezkatzen gaituzte Udalberrin. Udalak berak egindako zenbaketak agerian uzten du 238 pertsona egiten dutela lo Bilboko kaleetan, eta ez gara aldian behingo gertakari batez ari. Gizarte Ekintzaren esparruan lan egiten duten erakundeek ohartarazi dute gizarte-alertako egoera bat bizi dugula eta gazte eta adingabe ugari ari direla bereziki hori pairatzen”. Bilboko aterpetxeak udaz geroztik daude beteta, eta aldi berean hiriko jantoki sozialek nahitaez murriztu behar izan dute eguneroko menuen eskaintza erantzun duin bat eman eta jakirik gabe ez geratzeko.

Bigarren proposamenaren bidez, ustelkeriaren aurkako udal bulego baten beharra defendatuko du koalizioak. “Uste dugu ustelkeriari aurrea hartu behar zaiola eta berorren aurka jotzeko neurri proaktibo berriak eta toki-administrazioara egokitutakoa hartzea, kontuan izanda gai honek kezka handia sortzen duela gizartean, Deusto Barometroaren azken datuen arabera”.

Koalizioaren ustez bulego berri hori organo independente bat izatea behar luke izan, funts publikoen legez kontrako erabilera, bateraezintasun-egoerak edota interes-gatazkak identifikatu eta ikertu ahalko dituena. Horretaz gain, prebentzio-neurriak bultzatuko lituzke arrisku-eremuen azterketaren bidez, edo etika publikoa, gardentasuna eta kargu eta langile publikoen osotasuna sustatuz.

Hirugarrenik Errekalde, Ametzola eta Irala auzoetako industria ondareari balioa ematearen beharra defendatuko du udal-taldeak. “Gogora ekarri nahi dugu HAPOaren aurrelaburpenak aukera-gune bat definitzen duela eremu honetan, eta helburuetako bat dela industria-pabilioiak berrerabiltzea hiritarrentzat ekipamendu publiko berriak egiteko. Horretarako, industria-ondarearen inbentario osoaren bidez hiriaren identitatea babestu beharko litzateke, HAPO berria garatu baino lehen bertan etorkizuneko berrerabilera eragotzi dezaketen edo bere izaera hutsaldu dezaketen jardunak egin daitezen saihestuz”.

Baterako proposamenak
EH Bildurekin Bilboko Portuko Agintaritzak portutik egiten diren armen bidalketetan ez kolaboratzelko proposamena luzatuko du UdalBerrik. Portutik 300 kontenedore atera dira lehergailu eta detonagailuekin Beteta, eta arma horiek gerra krimenetarako erabiliak izan daitezke. Bestalde, EH Bildurekin eta Goazenekin greban dauden TAO-ko langileak babesteko eta lizitazioa daukan enpresari hitzarmena negoziatzea exijitzeko proposamena aurkeztuko du. “Beharrezkoa ikusten dugu Udal-gobernuak gatazkan esku hartzea, milioika euro lortu dituen enpresari langileen lan eskubideak bermatzeak eskatu behar zaiela uste dugu”.