UdalBerri – Bilbao en Común pentsioen eguneratzearen aurkako aldarrikapenak babesten ditu

Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equok osatutako koalizioak, aurreko astelehenetik diru sarrera egonkorrak bermatzeko nahikoa ez den %0’25ko igoeraren aurka eta pentsio duin batzuen defentsan pentsionisten taldeek antolatutako mobilizazioak babestu ditu.

“Estatuko gobernuak proposatutako pentsioen eguneratzeak ez ditu gure nagusien diru sarreren egonkortzea bermatzen, neurri hau, krisi egoeraren argudioa erabiliz Gobernuak egiten duen inbertsio sozialaren murrizketaren beste ondorio zuzen bat delarik. Pentsioak langileonak dira, urteetan zehar aurrera eramandako borroka sozial eta sindikalei esker lortutako eskubideak hain zuzen, ezinbestekoa da beraz hauen defentsan borrokatzea” adierazi du Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, gaur goizean udaletxe aurreko mobilizazioan parte hartu duenak.

Modu berean, astelehenero, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00tan antolatuko den mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du udal taldeak.