Ezker Anitza-IUko hiru kide Marrakechera bidaiatu zuten aurreko urtarrilaren 16an, El Oualiko ikasleen epaiketara, nazioarteko behatzaile lana egitera. Modu arbitrario eta injustu batean atxilotutako ikasle hauek bi urte daramate kartzelan epaiketa baten zai, joand en asteartean, epaiketa 14.aldiz suspenditu zelarik.
Gazte hauen atxiloketa, 2016.urteko urtarrilean hasitako protesten testuinguruan
kokatzen da. 2015ko abenduan, Saharako gazte bat arma zuriaz erasotua izan zen egoera oso larrian gertau zelarik. Erasoaren errudunak zigorrik jaso ez zutenez, gaztea saharauitarrek, justizia aldarrikatzeko eta Marokoko gobernuak bultatzen duen arrazismoa eta diskriminazioa salatzeko mobilizazio baketsua hasi zuten.
Unibertsitateko kanpusean garatutako protesta hauek, ikasle marokiar batzuekiko konfrontazioan amaitu zuten, geroago, ikaslea ez zela frogatu zen gazte marokiar baten heriotza eman zelarik. Orain arte, ezin izan da frogatu nola izan ziren gazte marokiarra heriotzera eraman zuten gertakariak.
Hurrengo asteetan zehar, hainbat atxiloketa eman ziren, momentura arte, ikasle saharauiarren aurkako froga bakarrak, torturapean sinatutako aitormen faltsuak dira. Tratu txarrak frogatzeko ikasleek behin eta berriro eskatutako mediku azterketa ukatu egin diete, atentzio sanitarioa ere ukatu diete, torturak jasateaz gain, 4 gose greba egin dituzten arren. Gose grebak, kartzelan zeuden bitartean euren unibertstate ikasketak jarraitu ahal izateko eta kartzelan zeuden bitartean bisita erregimen justu bat izan ahal izateko egin zituzten.
Kartzela zigorrak 3 eta 10 urte bitartekoak dira, euren aktibismo politikoaren inplikazio graduaren arabera. Hala ere, nahiz eta familiek behin eta berriro galdetu duten, ofizialki ez dute jaso kartzela zigorren gradu ezberdinak argitzen dituzten azalpen edo argumenturik.
Ikasleek adierazi duten moduan, galdeketa polizialak euren aktibismo politikoaren inguruan izan ziren eta ez balizko erahilketaren inguruan, gaztearen erahilketaren berri tribunalean bertan izan zutelarik.
Testuinguru honetan, Ezker Anitza-IU alderdi politikoak, Saharako herriarekiko bere elkartasuna eta babesa adierazi du, berriz ere, Marokoko gobernuak Mendebaldeko Sahararen aurka mantentzen duen okupazioa salatuz.
El Oualiko epaiketaren kasuan, honen jarraipena egiten jarraituko da, prozesu politiko jonen irregulartasunak eta giza eskubideen urraketa salatzeko.