UdalBerri – Bilbao en Común koalizioak elkartasuna adierazi die Otxarkoagako biktimen gertukoei, eta Udal Gobernuari kritikatu dio ezer gertatu ez balitz bezala jarduten jarraitzeagatik

Otxarkoagan atzo gertatu zen erailketa bikoitza beste gertakari lazgarri bat da azken asteetan Bilbon izan diren gertaeran zerrenda tragikoan. Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak, lehenik eta behin, doluminak helarazi nahi dizkie biktimaren gertukoei, auzoko guztiei gure elkartasuna adierazteaz gainera.

Carmen Muñoz udal-taldeko bozeramaileak adierazi duenez, eztabaida alarmistetan sartu gabe, herritarrak oso kezkatuta daude gertaera horiek guztiak direla-eta. “Bilboko herritarren artean segurtasunaren inguruko kezka handituz doa, auzo jakin batzuetan bereziki, eta haien ondoan egon behar dugu”, adierazi du Muñozek.

UdalBerri – Bilbao en Común koalizioko kideek ziurtatu dute ez datozela bat Udal Gobernuaren jarrerarekin, iritzi publikoaren aurrean gertatzen ari denaren inguruko balioespen argirik ez dutelako egiten. “Informaziorik ezaren ondorioz espekulazioa, beldurra eta are kezka handiagoa sortzen ari da, besterik ez.Bizitzea tokatu zaizkigun errealitate berrietarako erabaki berriak hartzeko garaia da; errealitate horietako asko ez dira batere atseginak, baina beste era bateko erantzunak eskatzen dituzte klase politikoaren aldetik. Ezer gertatu ez balitz bezala jarduten jarraitzea ez da bidea”, erantsi du Muñozek.

Gaurko deituta dagoen bozeramaileen batzarrean segurtasunaren aldeko ituna hartuko da hizpide, eta koalizioak egungo polizia-eredua aldatzeko proposamena egingo du, prebentzioko segurtasun-eredu batean oinarrituta herritarrengana gehiago hurbiltzeko. “Atzo Otxarkoaga auzokoek aldarrikatu zutenez, auzo-polizia bat sustatu behar da”, adierazi du bozeramaileak.

Udalberri – Bilbao en Común koalizioak bat egingo du auzo-mugimenduak antolatutako mobilizazio guztiekin.