Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equok osatutako koalizioak, orain dela zenbait urte hasitako lan gatazkan, 7 langileen kaleratzean eta greba mugagabean aurkitzen dena, langileen aldarrikapenen alde egiten duela adierazi du.
2016ko urtarrileko osoko bilkuran, UdalBerri-Bilbao en Común udal taldeak, proposamen bat aurkeztu zuen zeinen bidez gobernuari eskatzen zion, momentu hartan TAO zerbitzuaren kudeaketaren ardura zuen enpresari, GERTEK Sociedad de Gestiones y Servicios S.L eta OPEN TRAFFIC SYSTEMS S.L., hitzarmen kolektiboaren negoziazioa hasteko exigitzea. 37 milioi eurotan balioztatuta dagoen kontratuaren adjudikazio berri eta gatazkatsuaren ostean, zerbitzu publiko honen kudeaketa EYSA- CYCASA enpresaren esku dago 2020.urtera arte, enpresa berriak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa haste gaitzestu duelarik.
Amaia Arenal zinegotziak adierazi duen moduan “gobernuaren ardura da udaleko diru-kutxatik ordaintzen diren 37 miloi eurotan balioztatuta dagoen eta enpresa pribatu bati eskaini zaion zerbitzu publiko baten kudeaketa ikuskatzea. Horrek, lan eskubideak betetzen direla bermatzea suposatzen du, bai aurreko eta bai egungo enpresak betetzen ez dituzten lan eskubideak, hain zuzen. Talde politiko honetatik, gure babesa eskaini nahi diegu TAOko langileei eta euren aldarrikapenekin bat gatozela adierazi nahi dugu”. Modu berean, azpimarratu du “zerbitzu publikoen kudeaketa ezin dela inoiz zuzendu logika enpresarialaren arabera, hots, lanpostuen amortizazioa eta etekinak bilatuz”.