​Ezker Anitza-IU: “EAJ-PSEk ​Bilboko Metroaren laugarren linea baztertu dute”

Ezker Anitza-IUko Antolakuntza Idazkariak, Iñigo Martinezek, “EAJ-PSEk Bilboko Metroaren laugarren linea baztertu duela” adierazi du. Ezkerreko alderdiak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektura Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeak aurkeztutako 450tik gorako zuzenketen artean, Moyua eta Errekalde tarteko Bilboko Metroaren 4 linearen proiektuaren diseinu eta gauzatzera bideratutako proposamena sartzen dela. Zuzenketaren bidez, koalizioak, Abiadura Handiko Treneko proiektuaren aurrekontutik aurrekontutik, 1’4 milioi euro kendu eta metroaren 4 linearen tarte honetara bideratzea eskatu du, aurrekontu saila, 2018 eta 2019 urteetako aurrekontu proiektuen artean banatuko litzatekeelarik.

EAJ eta PSEren gobernuak, PPren babesarekin, Moyua enparantza eta Matikoren arteko tartea, aireportuarekiko loturaren aurrepausua hain zuzen, nabarmendu nahi izan du, Linea 4ren defentsaren hiritar plataformak aldarrikatzen duen proiektua, Moyua enparantza eta Errekalde auzoa lotuko lukeena, bertan behera utsiz. Horretaz gain, egun hauetan zehar plazaratu diren PPek aurkeztutako zuzenketak, zenbait ikerketa soilik proposazten dituzte, eta metroaren L4ren Moyua-Errekalde tarteak behar duena, behin betiko proiektu sendo baten diseinu eta gauzatzea da.

Gogoratu beharra dago, Bilboko hegoealdea, egun, Metroarekiko loturarik ez duen hirigune populatuena dela, linea honek, auzo horietan bizi diren 70.000 biztanleei zerbitzua emango liokeelarik. Hau dela eta, L4ren Hiri Plataforma sortu zen auzo hauetako elkarte eta hiritarren aldarrikapenak biltzen dituena, batik bat, instituzioetatik, hiriaren zonalde honetarako garraio publiko duina bermatzen duen irtenbide bat ematea. “Gobernua osatzen duten alderdiek, berriz ere, entzungor egin diete auzotarren aldarrikapen horiei, proiektua soilik hauteskunde garaian berreskuratzen dutelarik”, gaineratu du.

“Mota honetako erabakiek argi usten digute EAJ-PSE gobernuak, PPren babesarekin, defendatzen duen kudeaketa mota zein den. Gutxi batzuen onurarako diren proiektu urbanistiko erraldoiei lehentasuna ematea, gehiengo sozialaren zerbitzura egongo diren azpiegiturei baino” adierazi du Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak.

“AHTa Bilbora ailegatuko da, metroa gure auzoetara heldu aurretik. Onartezina da gobernu hauek azaltzen dituzten lehentasunak” azpimarratu du Amaia Arenal Vidorretak, UdalBerri-Bilbao en Común, koalizioaren marka Bilboko Udaletxean, taldeko zinegotziak.