EH Bilduk, Irabazi Barakaldok, Portugalujo Despierta-Esna Gaitezen-ek eta Sí se puede Sestao-Bai ahal da Sestaok prentsaurreko bateratua egin dute gaur Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko Udal Gobernuei eskera bat eginez, Santurtzin bezela OHZ ordaindu ahal izateko, diru laguntzen araudi bat martxan jarri dadin, euren herrietan. Lau indar politikoen proposamenak dio familien diru sarrerak aintzat harturik diru laguntzak eskaintzea OHZ oradindu ahal izateko, hauek 50, 75 eta %100 bitarte izanik.
Ezkerraldeako herrietan ‘fiskalidade justu eta progresiboagoa’ eudkitzea du helburu eskatutakoak, baina salatu dute, orain arte eskatu dutenean, ezetz borobila jaso dutela, erantzunean “foru arauek debekatzen dutela edozein ditu laguntza ematea zergak ordaindu ahal izateko”. Euren aburuz, 2016.urtean Santurtzik OHZ oradaindu ahal izateko diru laguntzak ordaintzeko araudia onartu izanak, agerian uste du, “borondate politiko falta” dagoela hau aurrera eramterako orduan.
Sí se puede-Bai ahal da Sestao, Portugalujo Despierta-Esna Gaitezen,Irabazi Barakaldo y EH Bildu taldeek Santurtziko datuak taularatu dituzte, helburu honekin, 300.000€ bideratu dituztenelarik. 200 famili inguruk eskatu dute diru laguntza hau, familien %10. “Datu hauek modu hotz batean adierazten digute zein den gure auzotar batzuen egoera ekonomikoa”, adierazi dute bozeramaileek.
Ezkerreko antolakundeen iritziz, Sestaon, Portugaleten eta Barakaldon “tamalez prekarietate eta langabezi egoerari dagokionean, antzeko egoeran gaude”. “Urrian 6.200 familia baino gehiagok eskatu zuten DBE-a, langabezi tasa %15-tik gora dago eta 2017.urtean zehar egin diren kontratuak, ez dira iristen %4-ra”, adierazi dute.
“Egoera hau aintzat hartuta, Sí se puede – Bai ahal da Sestao, Portugalujo Despierta – Esna Gaitezen, Irabazi Barakaldo y EH Bildu taldeek, indarrak batzea erabaki dugu hiru herrietan iniziatiba hau martxan jarriz. Ezkerraldeako hiru herrietan OHZ ordaindu ahal izateko diru laguntzak egon daitezen, “Santurtzin Gobernu Taldearekin akordio bat erdiestea posible izan baldin bazen, uste ugu beste herrietan posible izango dela ere”. Bozeramaileek adierazi dutenez, “fiskalitate justu eta progresibo bat martxan jartzeko aukeraren aurrean gaude, eta erakundeek babes sozialerako eduki behar duten papera handitu ahal izateko”.
Sestaon astelehenean egindako prentsaurrekoaan Izaskun Duque eta Eder Álvarez, Portugaleten EH Bilduren eta Irabazi Barakaldoren zingotziak hurrenez hurren izan dira bozeramaileak, dinamika hau sustatu duten, Sí se puede – Bai ahal da Sestao, Portugalujo Despierta – Esna Gaitezen, Irabazi Barakaldo y EH Bilduren zinegotzi ezbrdinen parte hartzearekin.