Elkarrekin Podemosek guztien adostasuna lortu du Petronorren findegian ingurumen kontrolak aurrera ateratzeko

Mozioaren bitartez Jaurlaritzako hiru sailek (Ekonomia Garapenaren, Ingurumenaren eta Osasunaren sailak) kontrolak indartuko dituzte Petronorren jarduerak inguruan bizi diren pertsonen osasuna kaltetu ez​ ​dezan.
“Petronor ez dabil ongi” adierazi du ostegun honetan Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea José Ramón Becerrak. Koalizioak adierazi duenez, 2013an koke findegia martxan jarri zenetik kalteak sortzen ari dira bai ingurumean eta bai pertsonen ​osasunean.
Elkarrekin Podemosek Petronorren jardueraren kontrolak handiagotzea proposatzen du azken urteetan eman diren arazoak direla eta. “Jaurlaritzaren helburua findegiaren kontrolen areagotzea izan behar du, batez ere normala ez den ​funtzionamendua ​jarraitzen ​badu” ​defendatu ​du ​José ​Ramón ​Bezerrak.
Equoko legebiltzarkideak, gainera, adierazi du “honek ez duela esan nahi Petronorrek lehiakortasuna galduko duenik, kontrakoa baizik, Europako findegien etorkizuna ingurumenaren zainketaren eskutik etorriko da”. Datorren transizio energetikoan isurtzeak murrizten dituzten findegiak bizirik iraungo dute soilik, ​argitu ​du ​legebiltzarkideak.

Mozio honen bidez ere Petronorren jarraipenaren mahai interinstituzionala berraktibatu da. Mahai horretan lehen adierazitako hiru sailek eta kaltetuak dauden ​hiru ​udalek ​parte-hartuko ​dute.