Amaia Arenal: “Instituzioek euskararen ikasketa bultzatu eta doakotasuna sustatu behar dute”

Ezker Anitza-IUk agerraldia egin du Euskararen Nazioarteko Egunean, Bilboko Posta Kalean, Eguna egunkariaren oroimenean jarritako plakaren parean. Amaia Arenalek, UdalBerri-Bilbao en Común-eko Ezker Anitza-IUko zinegotziak, adierazi duenez, “gerra garaian Bilbon biziraun zuen euskaraz idatzitakoko egunkariaren omenez aurten jarritako plakaren aurrean gaude, euskaraz ikasi eta bizi ahal izatea aldarrikatzen dugulako”.

Arenalek gogorarazi du, datu soziolinguistikoen arabera, EAEko hiririk handienean, Bilbon, biztanleriaren %49a erdalduna dela. “Hau da, ez duela euskara erabiltzen eta ez duela erabiliko”, azpimarratu du. Zentzu honetan, dio Arenalek, “ezinbestekoa da instituzioek, maila ezberdinetan, euskararen ikasketa bultzatzea, honen ikaskuntzaren doakotasuna sustatuz”.

Horrez gain, Ezker Anitza-IUko zinegotziak adierazi du “euskaraz bizitzeko eskubidea ere bermatu behar dela”. “Merkataritzan, kirolan, hedabideetan, kulturan, aisian, hau da, eguneroko bizitzan, euskararen presentzia askoz handiagoa izan behar da”, gaineratu du. Arenalen esanetan, “orain dela urte bete utzi gintuen Imanol Urbietaren abestiak esaten duen moduan, dakitenek erabiliz eta ez dakitenek ikasiz, euskaraz nahi dugu bizi”.