UdalBerrik literatura-tailerrak indartzea eskatuko du

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak azaroko osoko bilkuran gure hiriko auzoetako udal-liburutegietan literatura-tailerrak indartzeari eta bultzatzeari buruzko proposamena aurkeztuko du.

Ahal Duguk, Ezker Anitza- IUk eta Equok osatzen duten koalizioko zinegotzia Amaia Arenal andreak gogoratu duenez nahiz eta beste zenbait auzotan irakurketa-klubak antolatzen diren, jarduera gehienak Bidebarrietako Liburutegian egiten dira. “Uste dugu Udaleko Kultura Arloak apustu irmoa egin beharko lukeela egun badauden tailerrak indartzeko eta oraindik eskaintzen ez dituzten liburutegietan berriak bultzatzeko”, azpimarratu du Arenalek, zeinek gaineratu duen ezinbestekoa dela ekintza hauek diseinatzeko orduan, liburutegietako langileen aholkua eta onespena izatea, haiek direlako auzo-liburutegi bakoitzeko erabiltzaileen beharrak hobeto ezagutzen dituztenak.