Bilboko kaleetan egunero lo egiten duten ehun bat pertsonentzat udal-errolda ezinbestekoa da Euskadin dauden zerbitzu publikoak lortu ahal izateko
UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak etxerik ez duten edo bizileku-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei erroldatzeko aukera bermatzeari buruzko proposamena aurkeztuko du urriko osoko bilkuran. Horri lotuta, Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equok osotzen duten koaliziotik prozesu horren berri ematea eskatuko dute, Bilboko biztanle guztiek herritar diren heinean euren eskubideak balia ditzaten, eta irakurtzeko errazak diren tresnak erabiliz informazio publikorako sarbidea izan dezaten bermatuz.
Bilboko kasuan, Udalaren datuen arabera, gauero 100 bat lagun kutxazain, izkina eta espaloietan lo egiten dute. UdalBerritik salatzen dute etxerik gabeko pertsonek babes-faktore gutxiago dituztela eta zailtasun gehiago dituztela oinarrizko eskubideak eskuratzeko orduan.
Udal-errolda ohiko bizitoki eta helbidea frogatzeko erabiltzen da, baina ez hori bakarrik, izan ere, praktikan, funtsezko elementu bihurtzen da Euskadin dauden zerbitzu publikoak lortzeko. Amaia Arenal zinegotziak adierazi du ez dela nahikoa indarrean dagoen Bilboko gizarte-erroldatzerako programa, esku-hartzearen sektoreko espezialistekin bat eginez. “Bizitoki-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei erroldatzerako orduan betekizun oso zorrotzak eskatzea ez da onargarria. Hori dela eta, tramite administratiboak malgutzearen beharra defendatzen dugu. Ez dugu etsiko pertsona guztientzako eskubide guztien defentsan, inolako salbuespen burokratikorik gabe: eskubide guziak, pertsona guztientzat!”