Irabazi Barakaldok “eskumen zehatzak” dituzten politikorik gabeko auzo-batzordeak eratzea proposatu du

Irabazi Barakaldok bilera izan du astearte honetan Alkateza-zinegotzia den Gorka Zubiaurrerekin Parte-Hartzeko arautegiaren inguruan eztabaidatzeko.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioren bozeramaileak erregelamenduak izan beharko lituzkeen hainbat puntu mahai gainean jarri ditu. Eder Alvarezek dioenez, araudiak Auzo-Batzordeen eskumen zehatzak bildu beharko lituzke, auzokideak beren auzoak hoberen ezagutzen dituztenak baitira eta, honenbestez, beraiena izan beharko litzateke bere auzoen aurrekontuen proposamenak egin beharko lituzketenak”.

Irabazi Barakaldoren proposamenaren arabera, EAJk proposatutako 3 barrutiak, era berean, 10 Auzo-Batzordeetan deszentralizatuak egon beharko lirateke, “auzokideez eta udal-teknikariez osatutakoak, politikaririk gabe”.

Horrez gain, Alvarezek ordenantza berriak “ahalik eta babes politiko handiena izatearen beharra” azpimarratu du. Horrexegatik beragatik, Batzorde-Tekniko bat eratzea proposatu du, “indar politiko guztiak eta tartean dagoen personal teknikoa biltzen duena”.

Irabazi Barakaldoko bozeramaileak dioenez “era honetako araudi batek udal talde guztien konpromezu politikoa behar du”. “Hau dena martxan jartzeko ahobatezko konpromezu irmoa lortzea da desiragarriena, gaur egun daukagunarekin gertatu dena ez gertatzeko, kajoi batean geratzea, alegia”, gaineratu du Alvarezek.