Legebiltzar-taldeak taldeen arteko adostasuna lortu du “hondakinak kudeatzeko bide eraginkorragoak” bilatzeko premiaren inguruan
Gaur, asteazkena, Legebiltzarreko Ingurumen Batzordeak ponentzia bat sortzea erabaki du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan birziklatzea nola hobetu aztertzeko. Bere agerraldian, Elkarrekin Podemoseko ordezkari eta Ezker Anitza-IUko kide Iñigo Martínezek Gordailu, Itzulketa eta Berrerabilera Sistema defendatu du, “ontzi-produkzioaren murrizketan eta ahalik eta ontzi gehien itzultzeko moduko ontzi bihurtzean oinarritzen delako batik bat”.
Martínezek azaldu duenez, “metodo hori ezarri duten herrialdeetan, ontzien %80tik %95era bitarte berreskuratzea lortu dute”. Elkarrekin Podemoseko ordezkariak adierazi du, halaber, Gordailu, Itzulketa eta Berrerabilera Sistemak “beste hainbat abantaila” ere badituela, hala nola udalerrientzako kostuak murriztea edo jarduera ekonomiko iraunkorrei lotutako enplegua sortzeko aukera.
Elkarrekin Podemosen asmoa da gainerako taldeek ere birziklatze-teknika horri babesa ematea, “Euskadin hondakinen kudeaketa optimizatzeko proposamenei buruz eztabaidatzeko” gehienez urtebeteko epea izango duen legebiltzar-ponentziaren esparruan.