Elkarrekin Podemosek EAJri, PSEri eta PPri ausardiarik eza ​leporatu ​die ​tasa ​turistikoaren ​harira

Legebiltzar taldea zerga horren alde azaldu da, “turismoan eragin negatiborik ​ez ​duelako, ​eta ​gainera, ​herritarrengana ​itzultzen ​delako”

Elkarrekin Podemosek osteguneko ohiko Osoko bilkurara eraman du gaualdiengatiko tasa turistikoari buruzko eztabaida, eta tasa hori “Europan orokor bihurtu dela eta egokia dela egiaztatu dutela” gaineratu du. Legebiltzar-kobozeramaile eta Ezker Anitza-IUko kide Jon Hernándezek bere agerraldian gogora ekarri duenez, Turismo Legea, iaz bere taldearen absentziarekin onartu zena, ez da tresna “baliagarri” bat turismoak hirietan sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko, hala nola argiteria, garbiketa-lanak, hondartzen ​zaintza, ​segurtasuna ​eta ​trafikoa.

Hernándezek azaldu duenez, “turismoa BPGaren % 6 da eta diru-sarrera handiak dakartza, baina gastuak ere eragiten ditu herriek eskaintzen dituzten zerbitzuei loturik”. Ildo horretan, erantsi duenez, “Elkarrekin Podemosek ez du nahi bisitariek gastu horiek beren gain hartzea, baina ezta herrietako bizilagunentzat aparteko ​kostu ​bat ​suposatzea ​ere”.

Tasa turistikoaren aldeko jarrera indartzeko, koalizioaren ordezkariak Alfredo Retortillo arlo horretako sailburua ekarri du gogora, “onartu berri baitu zerga horrek ez lukeela turismoan eragin negatiborik izango”. Eta aurrera jarraitu du esanez Parisen 20 urtetik gora daramatela zerga hori “arrakastaz” ezartzen, baita Catalunyan ​ere, ​2012. ​urteaz ​geroztik.

EH Bildurekin adostu den azken testuak tasa hori ezartzea proposatu du, erakundeek eta sektorearekin lotutako agenteek elkarlanean egindako azterlanari jarraikiz. Azkenik, EAJk, PSEk eta PPk atzera bota dute proposamena, nahiz eta Hernándezek zerga malgu bat planteatu duen: “aukera ematen duen zerga baina behartzen ez duena, eta beraz, udalerri bakoitzari bere errealitatearen arabera tasa ezartzeko edo ez ezartzeko askatasuna ematen diona”. Alabaina, Eusko Jaurlaritzari eusten dioten alderdiek eta PPk “berean jarraitzen dute, herritarrek beharrezko ikusten duten eztabaidari behin eta berriz uko ​eginez”, ​legebiltzar-bozeramaileak ​salatu ​duenez.