UdalBerri-Bilbao en Común, EH Bildu eta Goazen Bilbao udal taldeek “sukoien eraikina”-ren erabilera hiritarrek erabaki dezatela eskatzen dute

Prozesu parte-hartzaile, plural  eta lotesle baten bidez Basurtoko auzokideen iritzia kontuan hartzea eskatzen dute hiru udal-taldeek.

EHBildu, UdalBerri-Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal-taldeek, zaharberritutako Basurtuko gai sukoien eraikinean, udaltzain-etxe gisa gaituko ez den eremuan, parte-hartzean oinarritutako prozesu bat hastea eskatuko diote udal-gobernuari osteguneko osoko bilkuran. Gaitzeko proiektua berrikusi eta zehazteko Basurtu Auzo Elkartearekin lankidetzan aritu ostean egingo da eskaera hori.

5.500 metro koadrotik gora dauzka eraikinak, eta horietatik 700 pasatxo polizia-etxea jartzeko erabiliko dira. Gainerako espazioan, Udal Gobernuak jakinarazi duenez, Auzo Factory bat eta auzoarentzako beste hainbat ekipamendu jarriko lirateke, baina horiek guztiak zehaztu gabe daude oraindik ere.

Aldi berean, Basurtu Auzo Elkarteak proiektu bat landu du, eta udal-talde guztiei aurkeztu die. Proiektu horrek eraikina kultura-jarduerak egiteko eta auzoak gaur egun dituen aisia eta astialdi eskaintzak aberasteko programak garatzeko gune gisa gaitu nahi du. Orain herritarrei hitza emateko unea dela uste dute, herritarrek erabaki dezaten gune publiko hori azkenean zertarako den.

Bruno Zubizarreta, EH Bilduren zinegotziaren ustez “Udalak benetako prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzeko aukera ezin hobea du; eta ez artifiziala, momentura arte egin direnen modukoa”.

Amaia Arenal, UdalBerriren zinegotziak, adierazi duenez “Basurtu bezalako auzo batean, non biztanleriak gora egin duen, hornidura berriak beharrezkoak dira, eta hauek hautatzeko ezinbestekoak dira prozesu parte-hartzaileak”.

Francisco Samir Lahdou, Ganemos Goazen Bilbao taldearen bozeramailearentzat “auzo-elkarteak aurkeztutako proiektuari esker hiritarren inplikazioa sustatuko litzateke, eta kalearen handitzearekin batera gune berri baten sorrera ere bai”.