Onartu eta bi urtera EAJk KBusaren txartel soziala “blokeatuta” duela salatu du Irabazi Barakaldok

KBsaren txartel soziala onartu eta bi urtera EAJk “blokeatuta” mantentzen duela salatu du Irabazi Barakaldok. Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak 2015eko Zerga eta Tasen Batzordean aho batez onartu zela gogorarazi du, EH Bildu eta PSE-EEren baiezko botoekin.

Irabazi Barakaldoko bozeramailea den Eder Alvarezek dioenez, “20.000€ baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiek araudiak ezartzen duena baino baino bi aldiz gehiago” ordaintzen ari direla azpimarratu du, “0,67€ ordaintzen ari dira Barik txartelarekin, 0,31€ordaindu beharrean, araudiak zehazten duenez. Horrek suposatzen du egunean bi aldiz KBusa hartzen duen pertsona batek urtero 180€ gehiago ordaintzen ari dela”. Alvarezen esanetan, “gehiago kobratzen ari dira gutxien dituztenei”.

Horrez gain, gobernu taldearen jarrera kritikatu du. “EAJ-k gustatzen ez zaizkien akordioei ez die jaramonik egiten, hala ere guk txartel soziala “berehala” indarrean sartzea eskatzen jarraituko dugu, gaineratu du Irabaziko bozeramaileak.