Jon Hernandez: “prekarietatearen kontrako politika publikoak behar ditugu, ez EAJ-PSEk PP-ren eskutik egiten dituztenak”

Ezker Anitza-IUko legebiltzarkidea eta Elkarrekin Podemoseko alboko bozeramailea den Jon Hernandezek Politika Orokorreko Osoko Bilkuran agerraldia egin du ostegun honetan. Hernandezek kritika sakonak egin dizkio Urkulluren gobernuari eta aurrera egin beharrean, legegintzaldi honetan “atzera egin” duela leporatu dio, jeltzaleek PPrekin duen harremana “eragin negatiboa” izan duelako EAJ-PSEko gobernuko politiketan.

“Industriak Euskadiko ekonomian behera egin du langileentzako prekarizatuagoak dauden sektoreen mesedetan” adierazi du Hernandezek. “CEL edo La Naval-en milaka lanpostu galtzeko arriskuan gaude, ehunka galdu ditugu dagoeneko Xey-n, azken hau bereziki barkaezina dena partaidetza publikoa duelako… eta gobernua ezer egin gabe”, gaineratu du.

Ezker Anitza-IUko legebiltzarkideak bere hitzaldian esan duenez, “gaur egungo Eusko Jaurlaritza martxan dagoenetik Euskadin bizi diren pertsonen bizi baldintzak larriagotu egin dira, batez ere emakumeen artean”. Hrnandezek azpimarratu duenez, “emakumeek soldata baxuagoak, lan egoera latzagoak eta pentsio eskasagoak dituzte”. Ezker Anitza-IUko legebiltzarkideak Bizkaiko zahar-egoitzen langileen borroka goraipatu du. “Gatazka honek prekarietateak emakumeengan duen eragina handiagoa dela irudikatzen du”, esan du.

“Prekarietatearen kontrako politika publikoak behar ditugu, ez EAJ-PSEk PP-ren eskutik egiten dituztenak” adierazi du Hernandezek bere hitzaldiaren amaieran.