Bilboko bisita gidatuak erregularizatzea eskatzen du UdalBerrik

Lanbide-sektorean lan-kolokatasuna sustatzen duen intrusismoarekin bukatu nahi du udal-koalizioak

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak iraileko osoko bilkuran hiriko bisita gidatuak egiteko konpetentziak erregularizatzea eskatuko du, konpetentzia hori administrazioak aitortutako profesionalei emanez. Eusko Jaurlaritzak Turismo Legearen esparruan administrazioak aitortutako profesionalei konpetentziak ematea beharrezkoa ikusten du koalizioak. Horrezgain,  elkarrizketa-mahai bat sortzearen beharra azpimarratu du. Bertan sektoreko langileen ordezkariak eta ordezkari instituzionalak hartuko lukete parte sektorearen diagnostikoa egiteko helburuarekin.

Amaia Arenal zinegotziak gogoratu du, turismoa gure hirian ugaritu egin denez, Free Tour deitutakoak sortu direla, hau da, profesionalak ez diren pertsonek egindako bisita gidatuak, estipulatutako preziorik gabe eta indarrean dagoen legeriaz kanpo. “Uste dugu Bilbao Turismoren bisita gidatuen eskaintzari kalte egin diezaiokeen praktika bat dela, eta batez ere, kultura- eta turismo-gidarien lanbide-sektorean lan-kolokatasuna eta baita langabezia ere susta ditzakeela. Horregatik, administrazioak ofizialki aitortutako profesionalei Bilboko kultura- eta turismo-bisita gidatuak egiteko konpetentziak erregularizatzeko eskatzen dugu”, adierazi du Arenalek.