Animalien ongizaterako mahai bat sortzearen beharra eskatzen du UdalBerrik

UdalBerri – Bilbao en Común udal taldeak animalien ongizaterako mahai baten beharra defendatuko du iraileko osoko bilkuran. Mahai horretan,   udaleko ordezkariek, udal-taldeetakoek, Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofizialekoek eta lagundu nahi duten animaliak babesteko elkarte guztietakoek egon beharko lirateke koalizioaren ustez.

Beste hainbat eginkizunen artean, mahaiak animaliak gaizki tratatzearen eta abandonatzearen aurkako sentsibilizazio-kanpainak sustatuko ditu, eta Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Ordenantza eguneratzearen alde lan egingo du, premia sozialen eta gizakiek animaliekin izan beharreko bizikidetzari buruzko araudi guztien arabera.

Amaia Arenal, Udalberriren zinegotziak, ezinbestekotzat jo du gai horretan egiten diren politiken diseinua animaliak babesteko inplikatutako agente guztien arteko debatearen eta adostasunaren fruitu izatea. “Animaliak babesteko alorrean udal-erakundeak gauzatutako politiken eragina aztertzeko egokia izango den gune bat beharrezkoa da guretzat, proposamen berriak bertan balioestearekin eta lantzearekin batera, ikuspegi guztiak uztartzeko: instituzionala, profesionala eta soziala”.

Usoen harrapaketa Caslida Iturrizar parkean

 

Amaia Arenal zinegotziaren esanetan, mahaiak Casilda Iturrizar parkean grabatu ziren irudietako gertaera Bilbon berriro ez ikusteko tresna bihurtu liteke. Irudi horietan udal- langileak ikusten dira usoak harrapatzen umeen aurrean. “Usoen gainpopulazioarekin bukatzeko, Kataluniako hainbat herritan erabiltzen diren sistemak gure hirira ekartzea eskatzen dugu. Beti proposatu izan dugu profesionalen eta animalien defentsan lan egiten duten pertsonen aholkuak jarraitu beharra. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu mahiaren sortzea”, adierazu du Arenalek.