Venezuela Aurrera Plataformaren komunikatua

Venezuelako oposizio faxista ikara inposatzen saiatu arren, Venezuelako herria berriro ere jaiki da eta 8.089.320 boto-emaileek baiezko biribila eman diote Batzar Nazional Konstituziogileari.

Venezuela Aurrera plataformatik herri menderaezin hau zoriundu nahi dugu, nazioarteko faxismoaren aurkako bere borroka ezin dugu aintzakotzat ez hartu, benetan bere duintasun ereduaz harro gaude.

Nahiz eta asteburu honetan berebiziko porrota jaso oposizioak bide beretik jarraituko duela dio. Baina mehatxuen gainetik chavismoak erne eta tinko borrokatzeko prest dagoela ozen esan du berriro ere eta Euskal Herriak ez du Venezuelako herri adoretsua bakarrik utziko. Hautesontzietan irabazitakoa kalean defendatuko da.

GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA! ¡NO PASARAN!