Irabazik eta EH Bilduk aurrekontuen itzulera eskatzen dute “faltsuak eta errealitatetik kanpo” daudelako

Irabazi eta EH Bilduren bozeramaile diren Eder Alvarezek eta Iker Rahonak 2017.urteko aurrekontuei osoko emendakin bateratua aurkeztu dute gaur. Rahonak zein Alvarezek aurrekontuen aurkezpenaren atzerapena salatu dute, aurkeztu behar zutenaren baino 8 hilabete beranduago aurkeztu dituztelako aurrekontuok, ‘parte-hartze urriarekin, %1ekoarekin’. ‘EAJren benetako irudi kanpaina bat izan da, ez dutelako sinisten benetako parte hartzean, eta hortaz ez dute horren aldeko apusturik egiten’ salatu dute.

Ezkerreko koalizioek adierazi dute aurrekontuok ‘ez dituztela Barakaldoko auzotarren beharrak asetzen’ eta kontuen aurkezpena ‘ez dela gardena izan’ salatu dute. Iker Rahonaren ustetan, ‘aurreko urteetan egin bezela aurrekontuak ez dituzte dagozkien arloko batzordean aurkeztu’, honek informazio falta agerian uzten du, eta zaila egiten zaigu gure lana egiten, USB batean aurkezten digutenean informazioa, inolako azalpena eman gabe aurreko PSEren egiteko prozedura kopiatuz’. ‘PDFan emandako dokumentu bat helarazten digute informazioaren argazki bat, horren gainean guretzat oso zaila da lan egitea, ez digute lana errazten’.

Alvarezen ustetan, aurrekontu hauek ‘tramite hutsekoak dira’ PSEren kudeaketa eredua estali asmoz, ‘EAJk modu berean mantendu du kudeaketa eredua erabat eroso jarraituz’. Irabaziren bozeramaileak salatu du berdintasun politiketako inbertsioen huskeria, eta gograrazi du III. Berdintasun Planak, helburutzat duela ‘aurrekontuaren %5a izatea’. ‘Honen aurrean politika feministetara bideratutako aurrekontua %0.39tik %0.44ra pasatzen da; beste modu batean esanda, EAJk Berdintasun Plana bete ahal 91 urte beharko ditu’, azaldu du Alvarezek.

Era berean, Rahonak adierazi du, aurrekontuek ez dutela ziurtatzen ‘Barakaldoko auzokideen oinarrizko beharrak bermatuak izan daitezen, politika sozialetan murrizketak ematen direlako’.

Biek ala biek ‘arduraz’ hartzen dute EAJk zerbitzu publikoen pribatizazioan daraman jarraikortasun politikoa, ‘bidea birpublifikazioa beharko lukeenean’. ‘Ez dago apusturik erakunde publikoetatik, behar beste txosten eta azterketa modu pribatizatuan kontratatzeari uzteko’, adierazi dute EH Bilduk eta Irabazik. “Aurrekontuen %35a, zerbitzu publikoen pribatiaziora dago bideratuta. Honi gehitu behar zaio, EAJk legegintzaldi honetan hartutako erabakiak, zerbitzu publikoen pribatizazioak mantentzeko, argiztapena pribatizatzearen erabakiarekin, edota orain artekoak mantentzearen erabakiarekin, zabor bilketa edo dependentzia zerbitzuen pribatizazioarekin egin bezela. Erabakiok agerian uzten dute aukeratutako bide pribatizatzaile eta neoliberala, diru publikoaren kudeaketa zuzenaren ereduaren, eraginkorragoa eta eragingarriagoa alde batera utziz’

Irabazik zein EH Bilduk 30 bat emendakin aurkeztu dituzte 5.5 milioi €-ko baliodunak, ‘politika sozialak, feministak eta ekologistak indartu asmoz’ Emendakinok ‘gobernuaren politiken jarraikortasuna aldatzea dute helburu’, alternatiba argia mahai gainean jarriz, murrizketa sozialen, diru publikoaren pribatizazio eta ebastearen atzera eginez”.