Ezkerreko koalizioak bart gauean jai gunean gertatutako eraso sexista kondenatu eta arratsalde honetan deitutako kontzentraziora joateko deia egin du.
Irabazi Barakaldok gaur gauean txosnagunean gertatutako eraso matxista gaitzetsi du. Ezkerreko koalizioak emakumeen kontrako eraso hau kondenatu eta barakaldarrei gaur arratsaldean, 19:00etan Anaien Parkean, Barakaldoko eragile sozial eta Txosna Batzordeak deitutako kontzentraziora joateko deia egin du. Eraso matxistei ez! Erasorik ez erantzunik gabe!