Irabazi Barakaldok gazteen emantzipaziorako politika “eraginkorrak” eskatu dizkio udal taldeari

Irabazi Barakaldok proposatutako eta Osoko Bilkurak onartutako gazteen emantzipaziorako diru-laguntzak, gutxienez, urte bukaerararte atzeratuko dira. Hala esan du koalizioak gaur goizean, Eretzak Serraltako etxebizitzak ehun pertsona ingururen artean zozkatu duen egunean.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren bozeramaileak Eretzaren ekimen hau “positibotzat” jo duen arren, “nahikoa ez dela” dio, “gazteen kolektiboa prekarietatean bizi den 100.000 biztanleko udalerri batean”. “Barakaldon ia ez dago etxebizitza parke publikorik eta hutsik dauden 4000 etxebizitza ditugu, prezio altuengatik eta soldata prekarioengatik emantzipatu ezin diren gazteak dauden bitartean”, dio Alvarezek.

Horrez gain, Irabazik Eretzako zozketak 9.000€ eta 12.000€ bitarteko errenta zuten pertsonak kanpoan utzi dituela salatu du. “12.000€ baino gutxiagoko errenta jasotzen zutenek kanpoan gelditu dira, Etxebiden sartzeko errenta minimoa 9.000€koa den bitartean, eta horrez gain, 2015.urtekoa kontuan izan dute. Beraz, garai horretan langabezian eta orain lanean zeuden pertsona horiek ere, kanpoan gelditu dira”, dio Irabaziko boreramaileak.

“Gazte-politika onenak euren autonomia eta emantzipazioa ahalbidetzen dituztenak dira”, dio Alvarezek, “kolektibo honek etxebizitza bat lortzea helburutzat duen ordenantza bat beharrezkoa ikusten dugu”.