EH Bilduk eta Irabazik salatu dute EAJ-PSEk onartutako aurrekontuek ez diotela erantzuten “Barakaldok dituen beharrei”

EH Bildu eta Irabazi Barakaldoren bozaramaileek, Iker Rahonak y Eder Álvarezek, 2017.urteko aurrekontuen onarpenaren inguruko balorazioa egin dute ostiral honetan. Biek ala biek, aurrekontuok “Barakaldoko beharrei ez dietela erantzuten” salatu dute.

EH Bilduren bozeramailearen ustetan “EAJk zein PSEk erakutsi dute, urte osoan zehar mokoka ibiltzea antzerki baten parte baten parte baino ez dela, horren adibide garbia onartutako aurrekontuen edukia: murrizketa sozialak eta aurrekontuaren %35a pribatizatutako zerbitzuak”.

Eder Álvarezen iritziz, aurrekontuen onarpenarekin, “EAJk eta PSEk erakutsi dute gutxi axola zaiela Barakaldoko herria auzotarrei bizkarra emanez. Berdintasun politika minimoak eta diru partida ez gardenak onartuz”. Irabaziren bozeramaileak salatu egin du berdintasun politiketarako aurrekontua ez duela betetzen III. Berdintsaun Planaren edukia, “honek adierazten du aurrekontuaren %5a bideratu behar dela politika feministetara”. “Honen aurrean aurtengo aurrekontuek igoera bat dakarte, 0.39%tik 0.44%ra; beste modu batean esanda, EAJk Berdintasun Planean idatzita dagoena betetzeko 91 urte beharko ditu’ azaldu du Alvarezek.

Rahonak adierazi du aurrekontu hauek “ez dute bermatzen Barakaldoko auzotarren oinarrizko beharrak, babes sozialean murrizketak aplikatzen jarraitzen dutelako EAJk eta PSEk”.

EH Bilduren bozeramaileak gogorarazi du “bi koaliziook 5.5 milioi baliodun emendakinak aurkeztu genituen aurrekontu hauek zuzendu asmoz, EAJ-PSEk etzuten bat bera ere onartu, PSEk ustez gobernagarritasun akordioa hautsi eta 24 ordura,eta Amaia del Campok oposizioari akordio eskaintza egin baino 2 ordu lehenago”.

“Guk argi dugu Irabazik eta EH Bilduk babes soziala, politika ekologistak eta feministak indartzeko emendakinen aurrean, EAJk eta PSEK nahiago izan dutela murrizketa sozialekin aurrera jarraitu, pribatizazioak mantendu diru publikoa ustiatuz” ondorioztatu dute.