Egun hauetan Patxi Zubiarre 84 urteko pentsiodunaren egoera dramatikoaren ikusle izan gara mailegatzaile pribatu bati eskatutako kreditua dela eta. Mailegu hauen baldintzak oso gogorrak dira eta beraien abusuzko klausulak itzulketa kondena bihurtzen dute. Honek eragin du Zubiarre jauna ia etxegabetua izatea hogeita hamar urte baino gehiago bizitzen daraman etxetik. Gainera, dagoeneko etxea galdu du.
Duela aste batzu ezagutu genuen gazte donostiar baten kasua: gazte honek utzi behar du bere apartamendu publikoa dagoeneko igaro baitira udal araudiak ezartzen dituen bost urteak apartamendu mota hauetarako. Gazteak adierazi du bere egoera pertsonala eta etxebizitza merkatuaren egoera dela eta (alkairuzko etxebizitzen eskasia, logela bat alokatzeko kasuan erroldatzeko zailtasunak), arazoak dituela apartamendua uzteko, honek erroldatzea galtzea suposatuko lukeelako, eta era berean galduko lituzke orain jasotzen dituen dirulaguntzak.
Alokairuzko etzebizitzen etxegabetzeak hedabideetan agertu ez arren egunoroko gauza dira. Gainera, posible da, hauetako batzuk hipotekatua dagoen etxebizitza baten etxegabetze batetik etortzea. Ez gara ezer berririk esaten ari esaten dugunean pertsona askoren egoera ekonomikoa ez dela hobetu. Ez da hobetu ere etxebizitza merkatuaren egoera hobetu,hau espekulatzeko erabiltzen segitzen baita. Guzti honek benetako arazoak sortzen ditu biztanleen gehiengo batentzat, baliabiderik ez dituena etxebizitza edota logela bat eskuratu ahal izateko. Bizitzeko leku bat izatea ezinbestekoa da bizimodu duin bat izateko.
Irabazi Donostiarentzat kasu guzti hauek froga dira milaka pertsonek duten arazo batena, baita gure Easo Ederran ematen dena: etxebizitza eskuratu ahal izatearena. Badirudi administrazio publikoak ez duela borondaterik arazo honi aurre egiteko. Ez dio aurre egin nahi pertsonen duintasuna bermatzeko ezinbestekoa den zerbitzu publiko baten ikuspuntutik. Tamalez, honen ordez sortzen ari dira higiezinetan inbertitzeko sozietate anonimoak edo SOCIMIak. Sozietate hauen helburu bakarra da dirua egitea etxebizitza edo beste higiezin batzuekin hau negozio on bat den lekuetan, Donostian adibidez.
Gure ikuspuntutik EAJ-PSEren gobernu programak etxebizitza ikusten du diru sarrerak lortzeko baliabide bat bezala eta ez aukera bat bezala konpontzeko donostiarren arazo garrantzitsuenetariko bat. Era berean ez dute interesik agertu hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko, hamaika mila tenporalki eta lau mila era egonkorrean. Hala ere, aipatutako gobernu programan helburu bezala agertzen da etxebizitza gehiago lortzea Alokabide etxebizitza alokairu udal programa barnean.
Etxebizitza hutsei ondasun higiezinen zerga errekargua beste baliabide bat da gutxiegi erabiltzen dena udal gobernuaren partetik. Gainera, apartamendu turistikoen fenomenoak (4500 oheko eskaintzarekin) gutxitzen ditu etxebizitzen eskeintza, bai alokairurako bai saltzeko, prezioak igoz. Hau dela ere, duela bi urte proposatu genuen zerga turistikoak garatu gabe segitzen du, eta duela gutzi onartutako Turismo Legeak baztertu du zerga esku hartzea.
Gure iritziz, udal gobernua oso lanpetuta dago ikusgarriak diren ekintza edo proiektuetan, hala nola eguberriko argiak, edo Anoetako erreforman, baino badirudi ez zaiola axola hainbeste donostiarren arazo larrieentariko bat: etxebizitza. Badakigu ez dela arazo erraza konpontzeko, eta beste instituzioen eskuhartzea, Eusko Jaurlaritzarena kasu, zalantzan jartzeko modukoak direla. Hala ere, parke publiko bat izateko ibilbide-orri bat ez edukitzeak, eskuhartze txarrena da, kostu sozial eta ekonomikoa askoz handiagoa duena.
Amaia Martin
Loïc Alejandro
Irabazi Donostia udal taldeko zinegotziak ( Ezker Anitza-IU, Equo, independenteak)