Gizarte inklusiorako laguntzak Bizkaian: PPek seinalatu eta PNV-PSEk murriztu?

Rajoy eta PSOEren Lanbide arteko gutxieneko soldata %8 igotzeko akordioa populazioaren ehuneko handi baten gainean era hotz batean jauzi da; sozialdemokraziaren lehenengo porrota delako igoera txikia lortuz Kongresuak gehiengo handi batez onartu zuenaren aurka eta Madrilen, lurrikara politikoen epizentroan, koalizio handiaren lehendabiziko akordio suposatzen duelako. Baina bestalde, gurera ere oihartzuna heldu da, gure arauetan hainbat aldaketa ezarriz. Horien artean inportanteenetarikoa Diru-sarreren bermerako errentari dagokiona.
Igoerak polemika piztu du, batez ere Eusko Jaurlaritzak soilik %1,5 igotzeko intentzioa duela adierazi duenean nahiz eta erregulatzen duen arauak berak adierazi Diru-sarreren Bermerako Legeren 20.C puntuan kopurua “LGSren %88 izango dela pertsona bateko elkarbizitza unitateentzat, %113ko 2 pertsonaz osatutakoetan eta %125 hiru pertsonaz osatutakoetan.”
Hortaz, soilik %1,5eko igoera bat igartzen da gutxiengo soldatak %8 igotzen diren bitartean, hau da, murrizketa larria ezartze zaie Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza jasotzen duten pertsonei: Gutxiengo soldatak %8 igotzen direnean, eurenak soilik %1,5 igotzen baitira.
Diru-sarreren bermerako errenta ez da oinarriko errenta unibertsal bat, baizik eta 23 urtetik gorako, bestelako diru-sarrerarik ez eta gutxienez Euskadiko udalerri batetan urtebete erroldatuta daramaten pertsonentzat. Enpleguaren bilaketari lotuta dago, formakuntza programetan parte hartzeari, etab…Patxi Lopezek, %7ko murrizketarekin batera ezarritako baldintzak alegia. Irizpideen gogortze hori, garai horretan PPren bozka eta laguntzarekin burutu zuen. Orduan, PPek dagoeneko DBE seinalatu eta PSEk exekutatu zuen murrizketa.
Gaur egun, PP eta Javier Marotok 3 urte kanpaina egiten egon ostean hainbat argudio faltsu eta xenofobo tankerakoak esan ostean, murrizketa dator. Urteotan iruzurraren argudioa entzun dugu (nahiz eta gaurko sistema PP berak adostu zuen PSErekin), kanpotarrak jasotzen dutenen gehiengoa direla (datuen arabera heren bat direnean) eta bestelakoak entzun eta pairatu behar izan ditugu. Oraingoan ere PPek Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak seinalatu eta Urkulluren gobernuak murrizketa exekutatu du, gero eta pobreagoak diren hainbat familientzako oinarrizkoa den diru-laguntza ahulduz eta murriztuz.
Gero eta pobreagoak, murrizketa erreala dagoelako eta DBEak hainbat zulo dituelako, hainbat pertsona kanpoan lagata: Euren jatorriagatik, euren egoera pertsonalagatik, emantzipatu ahal ez izanagatik edota adinagatik. Izan ere, hainbat pertsona daude 18 eta 23 urte bitartean diru sarrera bermatzeko eskubidea ezin izan dutenak burutu. PNV eta PSEk, ordea, badakite.
Horregatik, esaterako, Bizkaiko Foru Aldundiak Gizarte Inklusiorako laguntzak eskaintzen ditu. Bizkaian urte bete erroldatuta (edo 30 hilabete bertan bizitzen) eta inolako diru-sarrerarik ez dutenen 18 urtetik gorako pertsonentzat.
Diru-laguntza hau, beti ere Diru-sarreren bermerako errentaren %50 izan behar du, hau da, gaur egun 332,95 euro inguru pertsona bakardun elkarbizitza unitate batentzat. Inolako zalantzarik gabe, nahikoa ez den diru-laguntza, pobreziaren mailatik beherakoa (Euskadin 401,94€tan kokatua, EUSTATen arabera) prekarioa, lotsagarria baldintza eta kopuruari dagokionean, eta hainbat pertsona, batez ere gazteak pobrezian geldiarazten dituena. Ia 1200 pertsona azken 3 urteetan foru diru-sarrera baino ez dutenak biziraupenerako.
Gainera, prestazioa aurrekontuarekin lotuta dago, ez da subjektiboa. Aurrekontuko dirua agortuta ez da gehiago ematen nahiz eta eskakizuna eman eta baldintzak betetzen dituzten pertsonak egon.
Bitartean, Autzagaineko tunelen eraikuntzak 5 milioi euroko sobrekostuak izan dituela esaten digute, edota Foru Aldundiak Muriolan (Barrika) egindako errekalifikazio ilegal bategatik 1,5 milioi euroetako isunaren parte handi bat ordaindu beharko duela ingurugiroaren kontrako sarraskiaren erantzuleetako bat bezala.
Guztira, sobrekostuetan edota errekalifikazio ilegalak egiteagatik ordaindu beharreko kalte-ordainak batuta, nahikoa izango litzateke Gizarte Inklusiorako laguntzen kopurua Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentak eskaintzen duen kopuruarekin berdintzeko edota bere beharrizana duten populazioko beste sektore batzuetara zabaltzeko.
Foru Aldundiaren laguntza bere partetik, arauak dionaren arabera DBEren kopuruaren %50 denez, eskubideen bermearen eta zabaltzearen bidea jarraitu beharrean, murrizketaren eta igoera faltaren bidean jarraituko du, aldaketa sakonik gabe eta berau jasotzen duten hiritarren ongizatearen kalterako.
Baina hau guztia gutxi-eta ongizate estatu homologatu batean eskaxa- balitz Javier Ruiz, Talde Batzarkide Popularreko bozeramaleak enplegu departamentu buruari galdera egingo diola adierazi du, laguntzak jasotzen dituzten pertsonen “enpleabilitate” falta dela eta, laguntzak jasotzeko baldintzak gogortzeko eskatuz. 2011an Antonio Basagoitik Gemma Zabaletari Legebiltzarrean egin zion itaun bera, edota Marotok 2014an Urkulluri planteatutako berdina. Aldez aurretik ikusitako pelikula hiritarrontzat orduan? Behar bada gehiegi. Oraingoan ere Bizkaiko PPek Gizarte Inklusiorako laguntzen gainean jarri du bista.Galdera da, hortaz, behin ere PNV-PSEk murrizketari ekingo dioten besteetan egin duten bezala.

Xabier Jimenez

Coordinador de Ezker Anitza-IU Bizkaia