Datorren larunbatean, maiatzaren 13an, Irabazi Donostia udal taldeko zinegotziak Alde Zaharrean izango dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egitea helburu.

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal taldeko zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandro Alde Zaharreko Sarriegi plazan izango dira datorren larunbatean, maiatzaren 13an, 11:30ean, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egite aldera. 



Irabazi Donostiako zinegotzien presentzia legealdi hasieratik, hilez hil, udal taldeko kideek hiriko auzoetan zehar egiten ari diren bisiten baitakoa da. Alde Zaharra bisitatzeak, gainera, “Etxebizitzak bizitzeko dira, ez espekulatzeko, ezta legez kanpoko ostatuak egiteko” kanpainarekin –Equo, Ezker Anitza IU eta Podemos Donostiak egindakoarekin- kointziditzen du.  Ekinaldiak bi helburu ditu: etxebizitza-merkatuak hirian duen egoera salatzea eta etxebizitza lortzeko egungo arazo larriari konponbideak ematea. 



Xede horien harira, Martin eta Alejandrok gogorarazi dute Alde Zaharra dela batez ere boom turistikoaren ondorioak jasaten ari den auzoa. Hainbat dira ondore horiek, batez ere uda eta oporraldietakoak : etxebizitza turistikoak eta jendetza, besteak beste. Horiek eraginda, auzotar asko auzotik alde egitea pentsatzen ari dira. 



Horregatik guztiagatik, Irabazi Donostiako zinegotziek Alde Zaharreko auzotarrak datorren larunbatean, 11:30ean, Sarriegi plazara joatera animatzen dituzte. Horrela, auzotarrak auzoko arazo guztien jakitun direnez, beren parte-hartzea ekitaldian oinarrizkoa da, konponbideak proposatze aldera. 



Era berean, Martin eta Alejandrok donostiarrei gogora ekartzen diete bi bide dituztela eurekiko harremanetarako:irabazi@donostia.eus posta elektronikoa eta 943481717 telefono-zenbakia. 



—————————

Los concejales de Irabazi Donostia estarán en la Parte Vieja para atender las reivindicaciones del vecindario para la mejora del barrio. 
 
Amaia Martin y Loïc Alejandro, concejales del Grupo municipal Irabazi Donostia (plataforma compuesta por Ezker Anitza-IU, Equo e independientes), estarán en la plaza de Sarriegi de la Parte Vieja, el sábado día 13 de mayo a partir de las 11:30, para escuchar las reivindicaciones del vecindario para mejorar el barrio. 

Esta actividad se enmarca dentro de las visitas mensuales a los distintos barrios de la ciudad que Irabazi Donostia viene llevando a cabo desde el inicio de la legislatura. Además, tal y como han señalado ambos ediles, la visita a la Parte Vieja donostiarra coincide con la campaña “Las viviendas son para vivir, ni para especular, ni para hostales ilegales”, que  Equo, Ezker Anitza-IU y Podemos Donostia están llevando a cabo con el fin de denunciar la situación de la vivienda en la ciudad y plantear posibles soluciones al grave problema del acceso a una vivienda. 

En este sentido, han recordado que la Parte Vieja sufre, como ningún otro barrio, las consecuencias directas del boom turístico en forma de ruido, pisos turísticos, u otras molestias generadas por la gran afluencia de personas a esta zona, especialmente en verano y en periodos vacacionales, lo que está provocando que numerosos vecinos y vecinas del mismo se replanteen su permanencia en el barrio e incluso su salida del mismo. 

Por todo ello, Martin y Alejandro han animado al vecindadrio de la Parte Vieja a acercarse el sábado día 13 a la Plaza de Sarriegi a partir de las 11:30, ya que son quienes mejor conocen los problemas que allí se dan, y por lo tanto su participación es fundamental para abordar las soluciones necesarias. 

Finalmente, los ediles de Irabazi Donostia  recuerdan que pueden ponerse en contacto directamente con ellos a través de la dirección de correo electrónico irabazi@donostia.eus y el teléfono 943481717.