Turistentzat euskarazko hiztegi bat argitaratzea proposatzen du UdalBerrik

UdalBerri – Bilbao en Común Udal Taldeak euskarazko poltsikoko hiztegi bat argitaratzeko proposamena aurkeztuko du maiatzeko udalbatzan. Argitalpena, euskararen normalizazioan eta ikaskuntzan lan egiten duten ordezkariekin batera egingo litzateke, eta aleak hiriko turismo bulegoetan banatuko lirateke.

Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak esan duen moduan, gure hiria internazionalizatzeak gure ondasun material eta inmateriala ezagutzera ematea suposatzen du, eta horrek gure hizkuntzaren hedapena dakar.“Poltsikoko hiztegi txiki honen argitalpen eta hedapena Bilbo bisitatzen duten turistek euskara ezagutu dezaten baliogarria izan litekeela uste dugu", gaineratu du zinegotziak.

Podemos, Ezker Anitza, Equo eta independenteek osotzen duten koaliziotik gogorarazi dute Donostiak orain dela gutxi aurkeztu duela antzeko ekimen bat, hainbat hizkuntzatan dagoen gida bat argitaratuz.