Ezker Anitza-IU-k Euskararen Eguna Euskadiren Eguna izatea nahi du

Ezker Anitza-IU-k Euskararen Eguna Euskadiren Eguna izateko proposamena eramango du Legebiltzarrera. Euskara “gure nortasun eta adostasun ikur nagusia” den heinean, abenduaren 3a jai eguna izatea nahi du alderdi ezkertiarrak.

Ezker Anitza-IUk dioenez, “euskararen defentsa gizartearen adostasunean oinarritu behar da”, horregatik, “gure hizkuntza tresna zatitzaile gisa erabiltzeko saiakeren kontra gaude”. “Honen adibide argia da Idoia Mendiak eta PSEk azkeneko hauteskunde kanpainan atera zuten bideoa edo iaz EAJ, BILDU eta LABek euskararen aitzakiarekin Eusko Irratian inposatu zuten Enplegu Erregulazio Espedientea”, azpimarratu du. Ezker Anitza-IU-ren ustez, “honela konponduko genuke Euskadin daukagun gabezi historikoa, euskal herritar guztiek partekatutako jai bat izatea.

Euskadiren jaia, alegia”. Iñigo Martinez eta Jon Hernandez Ezker Anitza-IU-ko legebiltzarkideek proposamena Eusko Legebiltzarrera eramango dute berriro ere. “Oraingo honetan espero dugu EAJ, PSE eta PPk kontra ez agertzea”, gaineratu du ezkerreko alderdiak.  

Ezker Anitza-IU propone que el Día del Euskera se declare Día de Euskadi

Ezker Anitza-IU propondrá al Parlamento vasco que el Día del Euskera sea declarado Día de Euskadi. La formación de izquierdas considera que el euskera es “nuestra seña de identidad y consenso” por lo que pedirá que el 3 de diciembre sea festivo en la Comunidad Autónoma Vasca.

La formación de izquierdas considera que “la defensa del euskera ha de basarse en un amplio consenso social”, por lo que denuncia “los intentos utilizarla para crear división, como el video publicado por Idoia Mendia y el PSE en la última campaña, o el ERE impuesto en Eusko Irratia por PNV, BILDU y LAB, utilizando el euskara como excusa”.

La organización política cree que, de este modo, “se solucionaría una carencia histórica que tenemos en Euskadi, una fiesta compartida por todas y todos las y los euskaldunes”. Los parlamentarios de Ezker Anitza-IU, Iñigo Martínez y Jon Hernández, trasladarán de nuevo esta propuesta al Parlamento vasco y esperan que, esta vez, “PNV, PSE y PP no se posicionen en contra”.