Zarauzko Ezker Anitza-IU-k eta EQUO-k deialdia egiten dute Asti-ko taberna eta lurren 30 urtetako kontzesioaren kontra egitera

Jakina denez, pasa den azaroan Udalak, BILDU-ren eta PP-ren botoekin, lehiaketa baten bidez Asti-ko kantina eta inguruko lurrak enpresa pribatuari ematea 30 urterako onartu zuen, jatetxea eta aisia-parkea eraiktzeko. Gainera bi alderdi horiek 300.000 € enpresa horri ematea onartu zuten.

 

Ordutik jakin dugu lehiaketa horretara eskaintza baliodun bakarra aurkeztu dela, bi enpresa eraikitzailek izenpetuta: Construcciónes Astiaran S.L., Azpeitikoa, , eta Zintzillik, S.L. Zumaia-koa, eta 2004tik erregistratutako jarduerarik gabe . Galdetzen dugu zein interesa izan dezakete bi eraikitzaile jatetxe bat kudeatzeko 30 urtetan zehar , ez da izango bere interesa jatetxe hori eraikitzea, 300.000 €-ak kobratzea eta gero hirugarren bati kontzesio hori saltzea ?.

 

Baina azken astean gainera ezagutu dugu Bildu-ko udal-gobernutik saiatzen ari direla, errugbi-instalazioetatik taberna kentzen, eraikiko den jatetxeari konpetentzia posiblearekin bukatzeko, eta honek, gure ustez, duintasunaren muga guztiak apurtzen ditu. Zein interesa ari da defendatzen Bildu-ren Gobernua jokaera hauekin? gure iritziz, ez dute interes publikoa eta zarauztarron interesarik defendatzen.

 

Oraindik kontzesioa ez da esleitu eta hori saihesteko garaiz gaude, horregatik eskatu nahi diegu lotsagabekeri honen kontra dauden hiritarrei irekita dagoen eskaera online hau sinatzea :

 

http://www.avaaz.org/es/petition/EL_ALCALDE_DE_BILDU_Y_LA_CONCEJAL_DEL_PP_EN_EL_AYUNTAMIENTO_DE_ZARAUTZ_RETIRAR_EL_PROYECTO_DE_PRIVATIZACION_POR_30_ANOS_/?tjJKpgb

 

Sinadurak jasotzen egongo gara Foruen Plaza-n eta Asti-n hurrengo egunetan, zuen kolaborazioa eskatzen diegu guztiei, hauxe gelditzeko.