Ezker Anitza-IU participará en las movilizaciones del 21N. ¡Defendamos la Pública!

Ezker Anitza-IUk A21eko mobilizazioetan parte hartuko du. Publikoa defenda dezagun!

Azaroaren 20an, senatuan LOMCE legearen aurreikusitako onarpenaren aurrean, Ezker Anitza-IUko Gazteon eta Hezkuntza arloek, ikasleriak azaroaren 21 egunerako deitutako mobilizazioekin bat gatorrela eta bertan parte hartuko dugula adierazi nahi dugu. 

Hezkuntza kontra-erreforma honek ez du zerikusirik krisialdi ekonomikoarekin, Ppren gobernuak ezarri nahi duen eredu ideologikoarekin baizik, hezkuntza pribatua eta kontzertatuaren alde apustu eginez, hezkuntza publikoa guztiz desegitea  bilatzen duena, eta hezkuntzarako eskubidea izateko aukera berdintasunarekin akabatuz. "Estatuarentzat gutxiago, merkatuentzat gehiago" baieztapena  izango litzateke bere dogma ideologikoa. 

Ezker Anitza-IUk hezkuntza komunitateak antolatutako ekintzekin bat egiten jarraituko du, Wert ministroaren arduragabetasuna eta gaitasun ezaren aurrean, bere dimisioa eskatu, eta kaleetan borrokatuz, hezkuntza publikoaren suntsiketa galarazteko.  

Honela, eta Partidu Popularra gobernura heltzearen bigarren urteurrenarekin bat, Euskadiko Hezkuntza Komunitatea azaroaren 23an, Bilbon, egingo den manifestaldian parte hartzera deitzen dugu, non hainbat sektore sozialek (hezkuntza, osasuna, pentsioak, aurrekontuak, zerbitzu publikoak) ekitaldi berean elkartzea espero dugun. Behar-beharrezkoa ikusten dugu gaur murrizketen bidez erasotutako sektore sozialen borroken batasuna lortzea mobilizazio prozesu iraunkor bat hasteko helburuarekin eta, ondorioz,  “Gobernua, dimisioa/Hauteskundeak” eskari masiboarekin bat eginez amaituz. Krisialdiari, gehiengoaren interesak, eta ez Troikarenak, gailentzen dituen irtenbide soziala behar dugu. 

Ezker Anitza-IU participará en las movilizaciones del

21N. ¡Defendamos la Pública!

Bilbao, 19 de noviembre de 2013

 

Ante la previsible aprobación el próximo 20 de Noviembre de la LOMCE en el Senado, las Áreas de Educación y de Juventud de Ezker Anitza-IU queremos mostrar nuestro apoyo y participación en las jornadas de movilización convocadas por el estudiantado para el próximo 21 de Noviembre.

Esta contrarreforma educativa nada tiene que ver con la crisis económica, sino con el modelo ideológico que el Gobierno del PP quiere implantar, apostando por la escuela privada y concertada, buscando el desmantelamiento total de la educación pública y acabando con la igualdad de oportunidades en el acceso al derecho a la educación. Es su dogma ideológico: menos Estado, más mercado.

Desde Ezker Anitza-IU seguiremos sumándonos a las protestas y acciones organizadas por la Comunidad Educativa, pidiendo la dimisión del Ministro Wert ante su declarada incompetencia e irresponsabilidad, y luchando en las calles para impedir la destrucción de la educación pública.

Asimismo, y coincidiendo con el segundo aniversario de la llegada del Partido Popular al Gobierno, llamamos a la Comunidad Educativa del País Vasco a participar también en la manifestación que tendrá lugar el próximo 23 de Noviembre en Bilbao,  en donde está previsto que los diferentes sectores sociales (educación, sanidad, pensiones, presupuestos, servicios públicos) confluyan en un mismo acto. Ahora más que nunca es necesaria la unión de las diferentes luchas para iniciar un proceso de movilización sostenida y unitaria de los distintos sectores sociales que están siendo atacados por continuos recortes, y que debe desembocar en una exigencia masiva de “Gobierno dimisión/Elecciones ya”. Necesitamos una salida social a la crisis en donde primen los intereses de la mayoría y no los de la Troika.