Azkoitia Bai udal-taldearen eskatuta, Ezker Anitza-IU-ko parlamentariak, Mikel Arana-k, Isabel Celaa hezkuntza sailburuari galdetu dio Azkoitiko ikastola publikoaren handitzerako aurreikusita dituen inbertsioez. Aranak nabarmendu du " Azkoitiko Xabier Munibe ikastola publikoaren instalazioak, 1980an eraiki ziren, eta ez dira gehiagorako ematen " eta horregatik espazio-arazoa konpon dadin erantzun azkarra eskatu dio Hezkuntza Sailari.
Ezker Anitza-IUren koordinatzailearen ustez, Eusko Jaurlaritzak zentroaren egoera ezagutzen du " hamarkada batean matrikulazioak bikoiztu dira, eta azpiegitura berriak beharrezkoak dira arazoa konpontzeko, 2005ean eraikinaren lehen handitze bati ekin zion eta 2007an prefabrikatutako moduluak gehitu behar izan ziren baina arazoa ez da benetan konpondu oraindik".
Arana-k eskola publikoa babestu du, "Azkoitia-ko ikasle guztientzat beharrezko plaza guztiak berma dítzala eta horrek finantzaketa nahikoa ere suposatzen du", kalitatetik. Zentzu honetan, Ezker Anitza-IU-ren koordinatzaileak insistitu du handitze-lanen kontratazioa abiarazi behar dela zenbat eta lehenago. Azkoitiko eskola publikoarekin Hezkuntza Sailburuak zorra bat dauka eta bere agintaldia bukatu baino lehen asetu behar du, horregatik Mikel Arana parlamentariak galderarako erantzuna azkar eta positiboa izan dadila, eta lanak hurbileko ikasturtearekin batera has daitezela egiazta dezala espero du