Ezker ANITZA – IUk Sorturen legalizazioa “berri ona” eta “normalkuntza politikoaren prozesuan aurrerapena” dela esaten du

Auzitegi Konsttituzionalaren epaia ezagutu ondoren, boto bakarragatik Sortu alderdi bezela legeztatu duena, Ezker Anitza-IU-ko Koordinatzaile Nagusia, Mikel Arana-k, epaia "berri oneko" erabakia kalifikatu du.

Arana-ren arabera, "datozen hauteskundeetan aukera politiko guztiak baldintza berdinetan aurkeztu ahal izatea ilegalizazioen garaia ixten du" behin betiko eta aurrerapen bat dakar Euskadiko normalizazio-prozesuan

Arana-k gogoratu du bere erakunde politikoak beti Alderdi -Legearen kontra egon zela, eta Sortu-ren kasuan "badaezpadako ilegalizazioa aplikatzen" ari zela, "astakeri” juridikoa izanez.
.
Ezker abertzaleari ETAren bortizkeriaren arbuiatze argia eskatzen zitzaion, eta Sorturen estatutuek era gardenean daukate; bere erregistrorako "edozein eragozpena onartezina izango zen ikuspuntu guztitik" gehitu du.

Azkenik, baieztatu du, "behin erabaki hau ezagututa, Bateragune kasuarena ez dauka inolako logikarik" eta horrexegatik 5 auzipetuen askatzea eskatu du.